Bizkaiko Foru Aldundiko foru entitate Azkue Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babespean lan egiten duen Game Erauntsia Elkarteak elkarlanean onduta, Jokoteknia Bideojokoen Euskal Jardunaldiaren zazpigarren edizioa egingo da azaroaren 9an, Euskararen Etxean, Bilbon, 09:45etik 13:00etara. Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da EITBren webgunetik zein YouTube katetik. Nobedade gisa, Gamer Gela egingo da arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara, zaleek euskarazko bideojokoekin jokatzeko aukera izan dezaten.
Badator Alde Zaharreko VIII Gazte Eguna azaroaren 9an!
Saniko Moduluko Emakumei* Arretarako Zerbitzuak Autodefentsa Feminista Tailerrera antolatu du. Azaroaren 9an izango da, Bizinahi erresistentzia komunitarioko gunean, Deustuko Erriberan, 10:00etatik 17:00etara . Emakumeei* eta sistema matxistak urratutako gorputzei zuzendua dago. Azaroaren 3ra arte eman daiteke izena esteka honetan: https://labur.eus/ADFazaroa24
Hiru asteburutan zehar, hiru ibilaldi egingo dira, Bilbok XIV. mendetik XXI. mendera arte izan duen hiri-bilakaera ezagutzeko eta Artearen eta Arkitekturaren arteko lotura ezagutzeko: Bilbo, Artea eta Arkitektura. Azaroaren 9an, hirugarren ibilaldia: Atxuritik La Casillara, trabian, joan eta etorri. Topagunea Bilbao Arten izango da goizeko 11:00etan. Jardueretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da 944155097 telefonora deituz.
Larrakok bizirik darrai! Inoiz baino ozenago esan dezakegu, duela 40 urte irakasle, euskaltzale eta ekintzaile batzuek izandako ametsak bizirik jarraitzen duela: San Inazio ere euskalduntzea.
Azaroaren 9an, emakumeak protagonismoa dituen hip-hop jaialdia ospatuko dute, 17:30etatik aurrera. Jaialdiak urtez urte hip-hop eta rap estiloetan ibilbide ezaguna duten emakume artistak bildu izan ditu.
La bolsa eraikinean hasita, Bilbo Kantari Alde Zaharreko kaleetara aterako da berriro azaroaren 9an, 19:30ean.
Azaroaren 9an flamenko dantza ekitaldia egongo da, non artisten talentuaz gozatzeko aukera egongo den. Dantzan, Miriam Perezek eta Adriana Bilbaok beraien dotorezia eta trebetasunarekin liluratuko zaituzte. Haiekin batera, Javi Gómez gitarraren birtuosoa eta Alejandro Villaescusaren ahots hunkigarria izango dira.
Azaroaren 9an Añube eta Garratz taldeak arituko dira Bilboko Kafe Antzokian
Seriesland, Bilbao International Digital Festival jaialdiko Basque Sectionen parte hartuko duten serieen aurkezpena bihar, asteazkena, izango da Bilborocken, arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu bere 66. edizioan. 59 film euskal ekoizpenekoak dira.
Azaroan zehar ESTA TARDE EN MENTXAKA lana egongo da Pabellón 6en. “Esta tarde en Mentxaka” istorioei buruzko istorio bat da: kontatzen ditugunak, besteek guri buruz sortzen dituztenak eta, batez ere, geure buruari kontatzen dizkiogunak. Baina, batez ere, berriz elkartzeko bidaiaren historia da: besteekin eta norberarekin, etxera betiko itzultzean. Itxaso Quintana, Diego Pérez, Unai Izquierdo, Itxaso Gil, Markel Vázquez eta Josu Iriarte dira lan honetako protagonistak. Iñigo Cobo da dramaturgiaren arduraduna eta antzezlanaren zuzendaria. Larunbateko ekitaldia 19:30ean izango da eta igandekoa 19:00etan.