Gure Eskuren Herri Libre Bat dinamikak pausu berri bat eman eta Euskal Herria irudikatzeko beste modu bati ekingo dio azaroaren 16an. Eskuz osatutako katea izan beharrean, bideoz osatutako kate erraldoia osatuko dute.
Bilboko Udalak uretako puzgarrien saio bat antolatu du Zorrotzako udal-kiroldegiko igerilekuetan larunbat honetan, azaroaren 16an.
Deustuko Matxingorri Gazte Konpartsak Mambo eguna antolatu du. Hitzaldiak, asialdia eta parranda eginez indepentziara! Deustualdeko gazteek Mambo egingo dute!❤️🔥 👉🏼AFARIKO TIKETA: https://labur.eus/9kpfW
Mafalda musika taldeak Kafe Antzokian kontzertua eskainiko du bere Agur biran
Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia bueltan da, itsasoaren memoriak eta askatasunaren sinboloekin. Arte eszeniko honen milaka urteko tradizioari eutsiko dio eta 43 urteko historiari jarraipena eman.
Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak I Bizkaia Bike ekimena prestatu du, minbiziaren aurkako kontzientziazioa eta elkartasuna sustatzeko asmoz. Azaroaren 15etik 17ra egingo den lehiarik gabeko lasterketa birtual honetan, parte-hartzaileek nahi adina kilometro egin ahalko dituzte, pedalei emanez prostata minbiziaren aurkako borrokan laguntzeko.
Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak diseinuaren astearen hamargarren edizioa antolatu dute. Jarduera hau erreferentziazko ekitaldia da diseinuaren munduan eta aurten hamar urteko ibilbidea ospatzen du, Bilbo UNESCOren Hiri Sortzaileen Sarean Diseinuaren kategorian sartu zeneko hamargarren urteurrenarekin bat eginez.