BENETAN BE - BATETIK BESTERA KONTZERTUA EKAINAK 6 - 18:00 Matilde Orbegozo 9, Artazu Goikoa Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen ekimen eszeniko-musikala. Abestiek gure ingurumenarenganako maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasunaren eta kulturartekotasunaren garrantzia azpimarratzen dute. Gertutik ezagutuko ditugu gure hezeguneetatik igarotzen diren txoriak. Abes dezagun denok batera!
Las fieras liburuaren aurkezpena egongo da ekainaren 6an 19:00etan Bidebarrieta Kulturgunean. Clara Usón & Eider Rodríguez (autoreak) hizketan arituko dira Idoia Jauregi aurkezlearekin.
MAD MUASEL BACKED BY BIG SOUND BOY Elorrietan EKAINAK 6 - 19:00 Agirre Lehendakariaren etorbidea 184, Elorrieta. Urteak daramatza estatuko reggae/ dancehall eszenaren parte aktibo izaten; izan ere, bere kemena, karisma eta egiten duenarekiko maitasuna dira bere proiektu musikalaren gakoak. Dj Big Sound Boy ondoan dauka, beti ere bibrazio onenak transmitituz inor axolagabe uzten ez duten abestiekin.
Amaiur Macias: “Organorik gabeko gorputz baten orroak” performancea egongo da ekainak 6an arratsaldeko 19:00etan La Fundición aretoan. Performer batek pantaila baten bitartez begiratzen ditu bere bezeroak.Orduan, publikoak bere burua bezero gisa ezagutzen du. Desioak asetzeko helburuarekin sortutako gailu bat: txat bat. Baina dispositibo intimo hau, bat batean eteten da: performerraren beraren desioa agertzen denean.Organorik gabeko gorputz baten orroak pieza, ikusleen begiradaren bidez garatzen den makinaria eszenikoa da. Bere nahien eta eskaeren bidez: esplizituki adierazitakoak eta isildutakoak. Proposamen eszeniko honetan, sedukzioak eta munstrokeriak topo egiten dute.Gorputza, etengabe saturaziora eramandako eszenatoki gisa planteatzen da.Higiduraren menpe jartzen da, irudia bere burua agortu eta mugekin amaitu arte.
MOBILIZAZIOA ekainaren 6an 19:00etan Moyuatik. Hitz gutxiago eta ekintza gehiago behar direla salatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak
TENDA + BIELA taldeek kontzertua eskainiko dute ekainaren 6an 20:00etan Cotton Club Aretoan.
BLACK PISTOL FIRE taldeak 25. urteurrena ospatzeko kontzertua eskainiko du ekainaren 6an 21:00etan Azkena Aretoan. Sarrerak: 15€ Ate-irekiera: 20:30
Im-Pulse Pink Floyden Tributuak Kafe Antzokian kontzertua eskainiko du ekainaren 6an 21:30ean Kafe Antzokian. *18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira. Ateak eta txarteldegia 21:00etan zabalduko dira. Sarrerak: 25 + kudeaketa gastuak
Dub Fever amaierako dantzaldia! 🎶 ⭐ Zuzenean⭐ BOMB BASS HIFI eta Sustrai Labea Denboraldiko azken dantzaldia DUB Fever-en. Reggae eta Dub zale guztientzat gau ezin hobea. Zuzeneko banda eta soinu sistema!!! MESSAGEz gozatuko dugu, reggae eta dub instrumental indartsu bat. Kalitatea, estiloa eta jarrera. Bere albumek ospea handia lortzen ari dira eta zuzeneko emanaldi konpromezurik gabeek hori frogatzen dute. Sustraiak! Jarraituko dugu Sound System gau bizi batekin, gure egoiliar talde Bomb Bass HiFi-rekin eta Sustrai Labeak lagunduta. 📅 2025/06/06📍 Fever, Bilbo⏰ Ateak irekitzen dira: 22:30etan.🎟️ Aurrez 12 € - Entradium - Esteka BIOan🎟️ Txarteldegia 15 €
AENen XXIX. Biltzar Nazionala KONPLEXUTASUNAREN PARADIGMA: Osasun mentaleko 700 profesionalek programa terapeutikoak eta esku-hartze komunitarioko proposamen berriak aztertuko dituzte Bilboko Bizkaia Aretoan ekainaren 5etik 7ra.
Ekainaren 5 eta 6an Bilboko Arrupe Etxean egingo dira Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak lankidetzan urtero antolatzen dituzten jardunaldiak. Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak izena izango dute, eta bi helburu: hizkuntza harrerari buruzko ezagutza ekoiztea, eta, ezagutza horretatik abiatuta, harrera protokolo egokiak diseinatzea erakunde eta eragileen aldetik esku-hartze egokiak bideratzeko. Jardunaldiak doakoak izango dira, eta beharrezkoa da izena ematea webgunean, ekainaren 2ra arte. Arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta daude.
2025eko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 30etik ekainaren 8ra egingo da Areatzan.Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 55. edizioa izango da aurtengoa. Egitarau zabala eta anitza izango du, eta ospe handiko autoreek parte hartuko dute.
Aurten, 🟠 ATXURIKO JAIAK 2025🎉, ekainaren 5etik 8ra ospatuko dituzte Kontzertuie dagokionez, ostegunean, Enkarnazio plazan, Atxuriko 2. Txoko Flamenkoan, Donostiako Katak taldea egongo da. Ostiralean, reggaea, rapa eta duba bezalako musika estiloak egiten dituen Ziztada & Rlantz bikote bilbotarra izango dugu. Eta gero Quitapenas Colectiva-ren pintxada izango dugu. Larunbata Orlis Pineda kantautore kubatarrak Enkarnazio kalean egingo duen emanaldiarekin hasiko dugu. Geroago, Enkarnazio plazan, Zea Mays taldeko Aiora eta Pitik kontzertu akustikoa emango dute. Beraiek eta gero, Adur bikote bilbotarrak rave-punk emanaldia eskainiko du. Gaua amaitzeko, Euskal Rockmeria hirukote bilbotarrak euskal rock erradikala dalakoaren bertsioak joko ditu.
ALTAMIRAKO JAIAK 2025 ospatuko diztute maiatzaren 30etik ekainaren 7ra
Bilboko Orkestra Sinfonikoa: La Heroica y Zimmermann kontzertua egongo da ekainaren 5-6 egunetan 19:30ean Euskalduna Jauregian.
LAS AMARGAS LÁGRIMAS DE PETRA VON KANT antzezlana Arriaga Antzokian egongo da ekainaren 6-7 egunetan 19:30 eta 19:00etan. Desamodio erromantikoaren erretratu estilizatua, erabat femeninoa den unibertso batean. Petra von Kant, bigarren senarrarengandik banandu berri den diseinatzaile arrakastatsua, idazkari, laguntzaile eta ia-ia esklabo Marlenerekin bizi da. Bere lagunik onenetako batek Karin, jatorri apaleko neska gazte oportunista bat, aurkezten dionean, Petra erraietaraino maitemintzen da, eta nazioarteko modelo bihurtuko duela agintzen dio. Bi emakumeok harreman korapilatsu bati ekiten diote. Prezioa13-26€ /beherapenak
🎉 Auzoko festak hurbiltzen ari dira! 🎉Ekainaren 6tik 15era, aste osoko egitarau bikaina prestatu dugu: musika, jarduerak, giro ona eta sorpresak ez dira faltako! 👉 Denontzako planak egongo dira, eta garrantzitsuena:AUZO OSOA gonbidatuta dago parte hartzera eta ondo pasatzera!📅 Gorde datak eta adi egon, laster egitarau osoa zabalduko dugu!
Santutxuko plazak eta kaleak dantzariz, trikitilariz, txistulariz eta erraldoiez beteko zaizkigu ekainaren 6an, 7an eta 8an.
Flamenkoa D8 Sorkuntza Faktoriara itzuli da . BILBAO FLAMENCO FAKTORIA – 2025 ZIKLOA D8 Sorkuntza Faktoriak berriz ere tablao flamenko bat hartuko du, kantua, gitarra eta dantzarekin, datorren ekainaren 6an eta 7an 20:00etan. Bi gau berezi hiru dantzari paregaberekin: Adriana Bilbao, Gabriel Matías eta Víctor Fernández, Desiré Paredesen ahotsaz eta Nicola Malatestaren gitarraz lagunduta. Flamenko benetazkoena giro hurbil eta intimoan gozatzeko aukera paregabea.
2025 EKAINAK 4 - 7ESZENA BERRITZAILEEN NAZIOARTEKO JAIALDIA 2004az geroztik, ACT Jaialdiak nazioarteko artista emergenteak sustatzen ditu, beren proposamen berritzaileekin etorkizuneko eszena definitzen ari direnak. Arte biziak bizitzeko lau egun, ikuskizun, ikastaro, tailer edo hausnarketa saioetara joanez, jaialdiaren Bilboko eta Barakaldoko eszenatoki desberdinetara. ACT jaialdiak XXII. edizioa ospatuko du 2025ean! Eguna/Ordua2025/06/04Asteazkena20:30 Ateak eta txarteldegia 20:00etan zabalduko dira.
🎉 Auzoko festak hurbiltzen ari dira! 🎉Ekainaren 6tik 15era, aste osoko egitarau bikaina prestatu dugu: musika, jarduerak, giro ona eta sorpresak ez dira faltako!Jaietarako atzera kontaketa hasi da! ⏳Hemen duzue Ugarte plazako kontzertuen kartela 🎶✨Anima zaitezte, zatozte gogoz eta elkarrekin gozatuko dugu musikaz eta festaz!🎤🎸💃