Duela urtebete, auzoan korrika berotzeko ekintzak antolatzeagatik, 1500 euroko isuna ezarri zien Bilboko Udalak. 6 Hilabete beranduago, ehunka auzokidek kaleak hartu zituzten, auzokideon auzo baten alde Korrika egingo zutela ozen esateko. Aurten berriro egingo dute, lasterka aterako gara. kaleak hartuko dituzte, txokatuko dira turista talde erraldoien kontra, saltatuko dute auzoaz aprobetxatzen ari diren pisu turistiko eta hotelen gainetik, izerdi egingo dute euskaraz eta euskaratik eta batez ere, elkarrekin auzoa irabaziko dute. Auzokideok BIZI dugu auzoa, guk EGITEN dugu auzoa, badatoooor: II. ZAHARREAN BERRI KROSA AZAROAREN 30EAN
MIGUEL NOGUERAk ULTRASHOW bakarrizketa eskainiko du azaroaren 30ean, 20:30ean, BBK Aretoan. Bakarrizketa bat, bat-bateko pasarteekin eta ustekabeko bidebanatzeekin, hitzaldiaren eta antzezlanaren artean. 75 minutu, 40 ideia, burutazio, irudi mental edo pentsamendu estetiko partekatzen eta azaltzen dituena, bata bestearen atzetik eta ordena gehiegi axola gabe. Adibide formalen erakusketa bat, bat-bateko iruzkinekin batera txantxaren estetika bat osatzen dutenak.
Paperaren gaineko Artearen Hitzordu Nagusia azaroaren 27tik 30era Euskalduna Jauregian. Grabatuaren eta Paperaren gaineko Artearen Nazioarteko Jaialdiaren XIV. edizioak hirurogei (60) erakusketari eta bostehun (500) artista baino gehiago bilduko ditu, besteak beste, arte-galeriak, grabatu-lantegiak, argitaletxeak eta nazioarteko beste hainbat proposamen. Diana Chowk komisariatutako Focus Taiwan programak Taiwango arte grafikoaren aberastasuna erakutsiko du, eta euskal zein asiar talentu gazteen arteko lankidetza sustatuko du. FIG Bilboren programa didaktikoak grabatua eta paperaren gaineko artea jendaurrera hurbiltzen ditu, erakustaldi, erakusketa eta jarduera parte-hartzaileen bidez, horien ulermena eta partaidetza bultzatuz. ORDUTEGIA Azaroak 27, Osteguna 11:00 - 14:00 | 17:00 - 21:30 Azaroak 28, Ostirala 11:00 - 21:00 Azaroak 29, Larunbata 11:00 - 21:30 Azaroak 30, Igandea 11:00 - 20:00
NAZIOARTEKO ZINEMA-ZIKLOA: BILBOKO KIDEGO KONTSULARRA Alondigako Bastida Aretoan azaroaren 28an eta 30ean, 16:30ean. Bilboko Kidego Kontsularrak Nazioarteko Zinema Zikloaren bigarren edizioa antolatu du. Ekimen honen bidez, aukera eman nahi dio Bizkaiko publikoari, Bilbon ordezkaritza duten hainbat herrialdetako zinema garaikidea ezagutzeko eta harekin gozatzeko, kulturen arteko elkarrizketa eta ulermena sustatuz, zazpigarren artearen bidez.
Ezker paretako modalitate guztietan arituko dira mundu osoko pilotariak Bilbo eta Barakaldoko pilotalekuetan. Euskal Selekzioak protagonista izateko beste aukera eder bat izango du.
“La intérprete” dantza ikuskizuna eskainiko du Laimperfecta kolektiboak azaroaren 29an eta 30ean, 19:00etan, La Fundición aretoan. “La intérprete” istorio pertsonal eta kolektiboa da, arrakastaren ideiaren eta identitate, lan eta maitasunaren arteko harremanaz ari dena.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |