Hamar urteren ostean, Israeli boikot egiten jarraitzeko deia

uriola.eus 2015ko uzt. 10a, 07:00

Boikota, Desinbertsioak, Zigorrak (BDS) Bizkaiko plataformak deituta atzo arratsaldean Plaza Barria Palestinako banderekin bete zen. Ordu erdiko elkarretaratzearekin palestinar herriaren askatasuna exijitu eta Israeli boikot egiteko deia zabaldu zuten hainbat lagunek.

Duela urtebete Israelgo ejerzitoak Gazan egindako bonbardaketak gogoan, sirena hotsa entzun zitekeen Plaza Barrian. Bonbaketen ondorioen argazkiak ere paratu zituzten BDSko kideek plazako hainbat lekutan. Balkoi batetik Palestinako bandera erraldoi bat ere eskegi zuten kontzentrazioarekin bat eginez.

"Israeli boikot" oihua ozen entzun zen Plaza Barrian. Izan ere 2005ean martxan jarri zen Israelen aurkako desinbertsioei eta zigorrei boikot kanpainaren (BDS) 10. urteurrena ospatzeko hitzordua zen atzokoa.

Orain dela hamar urte palestinar jendarte zibileko 170 erakundek hautatu zuten lanabes hori. Estrategia ez da berria. Sudafrikako apartheidaren kontrako borrokan ere eraginkorra suertatu zen, eta berriki jasotako arrakastaren iritziari jarraituz, BDS arrakastatsu dabil “Israel markaren toxikotasuna” ezagutzera emanez.

Palestinar herriak "ezin du itxaron, ezin da instituzioek, gobernuek zerbait egingo duten zain egon". BDS sareko kideen arabera, "hemendik" badago nola lagundu Palestinari, BDS kanpainarekin bat eginez. "Horrexegatik guztiagatik instituzioei eta erakundeei eskatu behar dizkiegu Israelgo hilketetan nahastuta dauden konpainiei inbertsioak erretiratzea, ezin dugu utzi kutur eta kirol adierazpenak Israelgo gobernuaren irudiaren garbiketarako suerta daitezen, agerian jarri behar dugu teknologikoki aurreratua den jendarte baten irudia esportatzen duen gobernu horrek, bere baitan erregimen arrazista ezkutatzen duela eta garbiketa etnikoa eta genozidioa ezartzen dituela Palestinan. Ez gaitezen basakeriaren gaizkide izan".

  

[2015-07-09] BDZ 10 urtez

[2015-07-09] Palestinako herriari elkartasuna adieraziko diote arratsaldean

[2015-03-05] Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko

[2015-03-04] Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko deia zabalduko dute

[2014-12-19] Israeli boikota egiteko bi elkarretaratze deitu dituzte larunbatean

[2014-07-30] Gazako sarraskia geldi dezala Israeli eskatzeko beste elkarretaratze bat

[2014/07/24] Komite Internazionalistak: Atzo berriro ere, Palestinarekin elkartasunean

[2014/07/24] "Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua dira Israelen inpunitatearen erantzule"

[2014/07/18] Jende andana atera da kalera Israel Palestinan egiten ari den "genozidioa" errefusatzeko

[2014/07/17] Israel Palestinan egiten ari den "genozidioa" gaitzesteko manifestazioa egingo dute Bilbon

[2014/07/15] Israelek Palestinan egindako sarraskia errefusatu dute beste behin

[2014/07/14] Komite Internazionalistak: Adi egon! Gaur berriz kalera Palestinaren erasoak errefusatzera

[2014/07/14] Palestinaren aurkako erasoak gaitzetsi dituzte asteburuan

[2014/07/11] Komite Internazionalistak: Protestak deitu dituzte Israelek Palestinaren aurka egindako erasoak gaitzesteko