Gaurtik aurrera Alde Zaharreko metro geltokiko makinek bi aukera emango dituzte: bidaia arrunteko txartela -45 zentimoko kostua izango du- eta 10 bidaiako bonua -bidaiak 35 zentimoko kostua izango du-. Begoñako igogailuak eskaintzen zituen prezio berean, alegia.
Txartel berri hau "behin behinean" indarrean egotea espero du Uribarriko Gure Etxea elkarteko Karlos Ruizek, erakundeek "iragarri diguten bezala" eta Begoñako igogailuaren zerbitzua "azkar berreskuratzea".
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak adostu bezala, hainbat gestioren ondoren, Begoñako igogailua Udalaren eskura pasatuko da eta doakoa izango da. Prozedura horrek dirauen bitartean, Begoñako igogailuaren bezeroek Metroko igogailua Begoñakoaren salneurri berean erabili ahal izateko txartel berezi hau kaleratzea erabaki dute metroko eta Udaleko ordezkariek. Joa den ostiral eguerdian Asier Abaunza Garraio zinegotzia izan zen Gure Etxea elkarteko ordezkariekin harremanetan jarri zena txartel berria gaurtik aurrera eskuragai egongo dela jakinarazteko.
[2014/09/09] Aitziber Virgel: “Begoñako igogailuaren prozesuaren atzean ibiliko gara luza ez dadin”
[2014/08/29] EHBilduk bat egin du Begoñako igogailua Udalaren esku uzteko sinatutako akordioarekin
[2014/07/23] Begoñako igogailuaren berriak biltzen dituen bloga abian da
[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita
[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera
[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak
[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka
[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko
[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak
[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik
[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua
[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?