Aste Nagusian, eta beste arrazoi batzuk medio, ekipamendu honek daukan garrantzia egiaztatzeko aukera izan dugu. Data hauetan metroko igogailua jendez gainezka egoteak gardentasun osoz frogatu du ekipamendu hau berriro ere zerbitzuan jartzeak daukan garrantzia.
Metroko igogailua erabiltzea alternatiba bezala aurkeztu zen, baina hau soberan gainditua izan da. Egunero igogailua erabili behar duten auzokideek errenkada kilometrikoak pairatu dituzte. Honek Begoñako igogailu historikoa berreskuratzeko dagoen premia egiaztatzen du.
Gure Etxea auzo elkartetik berriz ere eskatzen dugu, urte bat baino gehiago zerbitzuz kanpo egon den makinaria osoa eta hondaturik egon daitekeena aztertzeko beharra. Era berean, eraikinaren egitura berrikustea beharrezkotzat jotzen dugu, atzealdean jada badituelako hondaturik dauden zatien askatzeak. Are gehiago inguruan metroko 3. Lineako geltokiko obrak burutzen daudela ikusirik.
Hitz eman zen bezala, igogailua Bilboko Udalaren eskutan jartzea eskatzen dugu, doako zerbitzua izateko, hiriko beste igogailuen modura.
[2015/02/17] Begoñako igogailua martxoan zabaldu nahi du Eusko Jaurlaritzak
[2014/10/30] Begoñako igogailua kultur ondare gisa aintzat hartzeko eskatuko du Udalbatzak
[2014/09/12] Begoñako igogailuaren ordezko zerbitzua emango duen txartela indarrean da
[2014/09/09] Aitziber Virgel: “Begoñako igogailuaren prozesuaren atzean ibiliko gara luza ez dadin”
[2014/08/29] EHBilduk bat egin du Begoñako igogailua Udalaren esku uzteko sinatutako akordioarekin
[2014/07/23] Begoñako igogailuaren berriak biltzen dituen bloga abian da
[2014/07/09] Begoñako igogailuko ateak itxita
[2014/07/08] Begoñako igogailuaren itxiera
[2014/07/04] Herritarren babesa jaso du Begoñako igogailua ez ixteko eskaerak
[2014/07/03] Elkarretaratzea Begoñako igogailuaren itxieraren aurka
[2014/06/16] Bidaiarien sinadurak Begoñako igogailuaren itxiera galerazteko
[2014/05/20] Ekainaren erdialdean Begoñako igogailua ixtea erabaki du jabeak
[2014/02/27] Begoñako igogailuaren etorkizunarekiko konpromiso eza EAJren aldetik
[2014/02/20] Akordiorik ezean, Begoñako igogailuak gaur etengo du zerbitzua
[2013/11/08] Inkesta: Zer deritzozu Begoñako igogailuaren balizko itxierari?