Seigarren egunean ere ekintza mordoa txosnagunean

  Jaiak  Alde Zaharra

Aste Nagusiko seigarren egunean murgilduta gaude dagoeneko. Goiz osan zehar ekintza ezberdinak egon dira Areatzan; besteak beste, Txupinerei omenaldia egin diete eta orain arteko Txupinera guztiek txupina bota dute.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Imanol Ituiño magoarekin #astenagusia

Erabiltzailearen aurpegia

Gaurko irratsaio zabala hasteko Imanol Ituiño izan dugu gurekin. Aste Nagusia magiaz beteriko astea dugu eta Imanolekin magia motez eta publiko motez jardin dugu. Kaskagorriren 25. urteurrenean ikusi genuen eta Txori Barroteren elkartasun keiñuetan ikusteko aukera izango dugu gaur. Gertutasuna duen magia egiten du berak, eta, gertu egon arren, ikusleak trikimaulua sumatzen ez duena. Txikitatik […]

Entzun osorik hemen

Euriak ez du zapuztu Arrain Fish Festival-en lehen eguna

  Jaiak  Alde Zaharra

Gastronomikoaren bigarren egunean hasiera eman zaio Arrain Fish Festival-ari. Gaurkoan, Areatzan, Txipiroiak bere tintan egin dituzte euriari aurre eginez.

»» Ikusi argazki guztiak (28)

Umeek gogotsu parte hartu dute euren bigarren gastronomikoan

  Jaiak  Alde Zaharra

Gaurkoan marmitakoa egiten erakutsi diete. Umeek gogoz ekin diote erronkari eta bukatzean, etxera eraman ahal izan dute bertan jateko.

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Konpartsen txosnen argazkiak

  Jaiak  Alde Zaharra

Ordu gutxi barru banatuko dituzte aurtengo eulia eta kanpaia sariak, apainketa txarrena eta onena duten txosnei hurrenez hurren. Hemen Bilboko areatza bete duten aurtengo konpartsen txosnen argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (50)

Bilbok Jai Alai World Tour-eko banako MPB txapelketa jasoko du Aste nagusian

  Kirolak  Alde Zaharra

Bilbok Jai Alai World Tour-eko banako MPB txapelketa jasoko du Aste nagusian

Egiguren II eta Enbil izango dira final handiko protagonista nagusiak. Berriro ere, zestalariak txapela lortzeko lehiatuko dira Club Deportivo Bilbaoko frontoian abuztuaren 22an, arratsaldeko 19.00etan.

Politikoki zezenak

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Politikoki zezenak

Zuzenak idaztea izango zen bidezkoa baina zezenak jartzerakoan zezenak jarri nahi duen, gure Aste Nagusiak ezinbesteko elementuak direlako betidanik.

Euskal preso politikoen senideek Txori Barroteren omenaldia jaso dute

  Politika  Alde Zaharra

Euskal preso politikoen senideek Txori Barroteren omenaldia jaso dute

Urteko astearte guztietan egin ohi duten bezala, gaur ere, euskal presoen senideek elkarretaratzea burutu dute; gaurkoan udaletxe aurrean. Ondoren, Txori Barroten omenaldia egin diete.

426 tortila aukeztu dituzte Aste Nagusiko gastronomikoaren lehengo egunean

  Jaiak  Alde Zaharra

Gaur abiatu da 2014ko Aste Nagusiko gastronomikoa. Parte hartzaileek tortilak prestatzeari ekin diote 09:00etan eta guztira 426 aurkeztu direla jakinarazi du Bilboko Konpartsakek.

»» Ikusi argazki guztiak (18)

Santutxuko bertso eskolako lagunek hartu dute Santiago plazako lekukoa gaur

  Jaiak  Alde Zaharra

Aitor Irastorza, Oier Aizpuru, Amaia Iturriotz eta Ibon Ajuria, Santutxuko bertso eskolako gazteen txanda izan da gaur. Santiago plaza jendez bete da lau gazteak bertsotan entzuteko.