Eguzkia lagun Aste Nagusiko laugarren egunean

  Jaiak  Alde Zaharra

Astearte goizean ere, ekintza ugari izan ditugu Areatza inguruan. Ikuskizun handia eragin dute Herri Kirolek eta umeek freskatzeko aukera izan dute Hau Pittu Hauko piszinan.  

»» Ikusi argazki guztiak (19)

Kaskagorrik arrakastaz ospatu du bere 25. urteurrena

  Jaiak  Alde Zaharra

Kaskagorri konpartsak 25 urte bete dituela ospatu zuten atzo. Egun osoan zehar ekintza ezberdinak egin zituzten baina ikusgarriena arratsaldean, Izerdi Gorria taldeak eskainitako kontzertua izan zen: 25 urte, 25 gonbidatu!

Antzerki eskaintza zabala Aste Nagusian

  Jaiak  Bilbo

Antzerki eskaintza zabala Aste Nagusian

Bilboko Aste Nagusian, urtean zehar antzokietara hurbiltzen ez den jende asko joaten da antzezlanen bat edo beste ikustera. Azken urteetan obra komertzialak programatzeko joera handia bada ere, denetariko lanak ikusi daitezke irailaren erdialdera bitartean.

Umeei zuzendutako ekintzak nagusitu dira goizean Areatzan

  Jaiak  Alde Zaharra

Ekintza ezberdinak egon dira gaur goizean Txosnagunean. Umeek egitarau zabalaz gozatzeko aukera izan dute; gastronomikoa, tailerrak eta puzgarriak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (36)

Su artifizialak Bilboko zeruan

  Jaiak  Bilbo

Su artifizialak Bilboko zeruan

Iaz bezala, aurten ere su artifizialak 22:45etatik aurrera dira, Aste Nagusian programatuta dauden beste zenbait ekintzarekin bat egin ez dezaten.

Aurtengoa nazioarteko lehiaketaren XXIV. edizioa da. Asteburuan, Frantziako eta Kataluniako piroteknien ekitaldiak ikusi ostean, gaur, Euskal Herriko Astondoa Pirotekniaren txanda izango da.

"Kobeta Mendi konpartsa Altamiran erroa daukan familia handi bat da"

  Jaiak  Bilbo

Aste Nagusian Kobeta Mendi konpartsak 32 urte beteko ditu eta beste behin, gogotsu parte hartuko dute jaietan. Harri zulatzaileak, umeentzako puzgarriak eta skate eskola prestatu dituzte Arriaga atzekaldean beste hainbat ekintzaren artean.

Kaixo: "Konpartsen arteko ekintza guztietan parte hartzen ahalegintzen gara"

  Jaiak  Bilbo

Zurbaranbarriko Kaixo konpartsako lagunek Uriolari azaldu dionez, Arriaga atzeko gunean egitekoak diren hainbat ekintzaren antolkuntza kudeatu dute eta gogotsu emango diete hasiera aurtengo jaiei.

Kulturgunea ere txupinerako prest!

  Jaiak

Kulturgunea ere txupinerako prest!

Heldu da egun handia eta beste hainbat txosnak bezala, Txinbotarrak eta Altxaporruek dena prest daukate Aste Nagusiari hasiera emateko. Adin guztiei zuzendutako egitaraua prestatu dute Kulturgunean eta jaietan zehar primeran pasatzeko aukera izango dugu bertan.

Harramazka gazte elkarteak gaur irekiko dita bere ateak

  Jaiak  Alde Zaharra

Aste Nagusiarekin batera, Ernai Gazte Antolakundearen Harramazka elkartea martxan jarriko da. Bertan, bokatak, errazioak, musika euskalduna eta giro aparta izango ditugu Bilboko jaietan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Pa...Ya Konpartsa

  Jaiak  Otxarkoaga - Txurdinaga

Otxarkoagako konpartsa, @PaYaKonpartsa, gure Marijaia heldu aurretik jai gunea berotzeaz arduratuko da gaur, 21:00etan, Ardoa Barrura fanfarrearen laguntzarekin. 25 urte betetzen dituzte aurten eta beraien Alibabanken Leizea ezagutzeko aukera eman digute: