'Mozal legeen' aurka 'azken dantza' egitera deitu dute

uriola.eus 2015ko eka. 30a, 08:47

Uztailaren 1ean zen indarrean sartzekoa Espainian Herritarren Segurtasunerako Legea, baina Auzitegi Konstituzionalak tramitera onartu du hainbat alderdi politikok legearen aurka jarritako helegitea. Erabaki horrek atzeratu egingo du prozedura guztia, baina hainbat tokitan gaia landu eta protesta egitera deitu dute.

Bilbon, esaterako, mobilizatzera deitu du Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak gaur, ekainak 30 eta bihar, uztailak 1.

Arratsaldeko 19:00etan, 'Azken dantza' egingo dute Plaza Biribilean, 'Egizu gaur bihar delitu izango dena' lelopean. Mozal legearen aurka "denok kalera" irteteko mezua zabaldu du jendartean Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataformak. Kontzentrazioan 'Mozal legeek' debekatuko dituzten ekintza batzuk gauzatzekoak dira plataformako kideak. 

Uztailaren 1ean, berriz, Moyua plazan, Gobernu Ordekaritzaren aurrean, 11:00etan elkarretaratzea egingo dute. Elkarretaratzean partaideek, mozalarekin ahoa itxita dutela, nazioarteko liderren karetak ipiniko dituzte. 

 

Herritarren Kriminalizazioaren Aurkako Plataforma

Eragileak: Plataforma de sin papeles Mbolo Moy Doole, Sagarrak, Greenpeace Euskadi, m15m, Berri-Otxoak, Sare Antifaxista, Fundación Paz y Solidaridad, Bizkaiko SOS Arrazakeria, Tosu Betirako, Komite Internazionalistak, Ernai, Salhaketa Bizkaia, Mugitu!, KEM-MOC, Elkartzen.

Atxikimenduak: Danok Lan, Desazkundea, Ekologistak Martxan Bizkaia, Harresiak Apurtuz (Coordinadora de ONG de Euskadi de apoyo a inmigrantes), Argilan, Kakitzat, Antikapitalistak Elkartea, Ehgam, “BUSTURIALDEAN LAN ETA BIZI”, Mujeres del Mundo “Babel”, Asociación de trabajadoras del hogar (ATH-ELE), Bilboko kitzikan.

Sindikatuak: ESK, CGT-LKN, CCOO Euskadi

Alderdia politikoak: EHBildu

 

[2015/06/25] 'Mozal legeen' ondorioz biluzik, isilik eta bilurrez lotuak

[2015/06/23] 'Mozal legearen' aurka 'azken dantza' egitera deitu dute

[2015/04/18] Mozal Legearen aurrean jarrera aktiboa izateko konpromisoa hartu dute gazte eragileek

[2015/04/17] Bizkaiko gazte eragileek 'Mozal legea'-ren aurkako manifestazioa deitu dute

[2015/03/29] 'Mozal Legeak', "adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena"

[2015/03/27] Herritarrak, koxka bat estuago

[2015/03/26] Kongresuak 'Mozal legeak' onartu dituela salatzeko elkarretaratzea egin dute PPren egoitzaren aurrean

[2015/03/06] Hileta-martxarekin "adierazpen eta mobilizazio askatasunaren kontrako eraso zuzena" irudikatu dute

[2015/03/05] Protesta eskubidearen "heriotzari" omenaldia gaur arratsaldean

[2015/02/26] 'Mozal legeari' aurre egiteko mobilizaziorako deia egin du gizarte eragileen plataforma berriak

[2015/02/26] 'Mozal legea' salatzeko 'Herritarren kriminalizazioaren aurkako plataforma' aurkeztu dute gaur