Palestinako herriari elkartasuna adieraziko diote arratsaldean

uriola.eus 2015ko uzt. 9a, 08:30

Hamar urte bete dira Palestinatik munduratu zela Israeli nazioarteko boikota egiteko deia. Beste urteurren bat ere gogoan izango dute gaur, osteguna, Bilbon, Gazako herritarren aurkako bonbardaketa "kriminalarena", hain zuzen ere, duela urtebete gertatu zen hura.

Boikota, Desinbertsioak, Zigorrak (BDS) Bizkaiko plataformak deituta gaur, hilak 9, Plaza Barrian elkarretaratzea egingo dute. 19:00etan bilbotarrei dei egin diete kontzentrazioan parte hartzera "Israeli boikot!" eta "Palestina askatu!" lelopean. 

Bizkaiko BSD sarea Estatu sionistaren aurka 2005. urtean sortu zen, palestinar gizarte zibilak, jite ezberdineko 173 taldek (sindikatu, errefuxiatuen eskubideen aldeko erakunde, kultur elkarte, etab.) aldarrikaturik.

  

 

[2015-03-05] Elkarretaratzea egin dute Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko

[2015-03-04] Palestinako 'apartheid'-aren aurrean Israeli boikot egiteko deia zabalduko dute

[2014-12-19] Israeli boikota egiteko bi elkarretaratze deitu dituzte larunbatean

[2014-07-30] Gazako sarraskia geldi dezala Israeli eskatzeko beste elkarretaratze bat

[2014/07/24] Komite Internazionalistak: Atzo berriro ere, Palestinarekin elkartasunean

[2014/07/24] "Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua dira Israelen inpunitatearen erantzule"

[2014/07/18] Jende andana atera da kalera Israel Palestinan egiten ari den "genozidioa" errefusatzeko

[2014/07/17] Israel Palestinan egiten ari den "genozidioa" gaitzesteko manifestazioa egingo dute Bilbon

[2014/07/15] Israelek Palestinan egindako sarraskia errefusatu dute beste behin

[2014/07/14] Komite Internazionalistak: Adi egon! Gaur berriz kalera Palestinaren erasoak errefusatzera

[2014/07/14] Palestinaren aurkako erasoak gaitzetsi dituzte asteburuan

[2014/07/11] Komite Internazionalistak: Protestak deitu dituzte Israelek Palestinaren aurka egindako erasoak gaitzesteko