Oroimenak eta justizia eskaerak bat egingo dute Cabacasen heriotzaren 4.urteurrenean

uriola.eus 2016ko api. 8a, 09:45

Argazkiak: Biris Norte ‏@birisoficial

"Hunkigarritzat" jo dute Iñigo Cabacasek duela lau urte Ertzaintzaren pilotakada jaso zuen lekuan atzo, Athleticen partiduaren aurretik, zale zurigorriek eta sevillarrek Iñigoren senide eta lagunei emaniko babesa. Larunbatean eta igandean omenaldiak eta salaketak bat egingo dute Indautxuko kalezuloan eta Justizia Jauregian.  

Iñigo Cabacas Herri Harmailak eta Sevillako Biris Norteko jarraitzaileek eginiko deialdiari 300 bat lagunek erantzun zioten. Kirruli tabernaren ondoan elkartu ziren Athleticek Sevillaren aurka atzo gauen jokatu behar zuen partiduaren aurretik. Iñigo Cabacasek Ertzaintzak jaurtitako pilotakada jaso zuen lekuan eta gertatua gogoratzeko plakaren ondoan. 

Bertan egon ziren Manu Cababas eta Fina Lizeranzu ere, Iñigoren gurasoak. Eurei eman zieten Biris Norte Sevillako peñako kideek oroigarri bat "Iñigoren oroimena ondratzeko". Ekimenean, Biris Norteko zaleek "duela lau urtetik ukatzen zaien justizia" eskatu zuen Cababas-Lizeranzu familiarentzat.   

Asteburuko deialdiak

Apirilaren 11n lau urte beteko dira Iñigo Cabacas Liceranzu gaztea Ertzaintzak jaurtitako pilotakada baten ondorioz hil zela. "Lau urte epaiketa egin gabe, oraindik instrukzio fasean, soilik bost edo sei ertzain inputatuta egonda eta arduradun politiko bat bera inputatu gabe". Iñigo Gogoan herri ekimenak, egoera "lotsagarria eta mingarria" dela gogoratu du eta dei egin du larunbateko omenaldian eta igandeko manifestazioan parte hartzera.

Apirilaren 9an, larunbata, urteroko omenaldian elkartuko dira Iñigoren senide eta lagunak Basauriko gazteak pilotakada jaso zuen lekuan, Indautxuko Kirruli tabernaren parean 12:30ean. Bertan, besteak beste, kirol eta kulturaren arlotik jasotako atxikimenduen berri emango dutela aurreratu du  Oier Amorrortu, Iñigoren lehengusuak. "Familia babestu eta kasua kritikatu dutenen atxikimendua", hain zuzen ere.

Igandean, berriz, apirilaren 10ean, manifestazioa deitu dute 17:30ean. Bizkaiko Justizia Jauregitik abiatuko da, Buenos Aires kaletik, eta Kirruli tabernara arteko ibilbidea egingo dute manifestariek. Hasiera lekua ez da beren-beregi hautatu dute. Justizia Jauregian dagoelako oraindik orain, instrukzio fasean, Iñigoren heriotza argitzeko kasua. "Justiziak ere baduela bere papera honetan" aldarrikatzeko abiatuko da martxa bertatik. 

[2016-04-08] Cabacas auzia, lau urte eta epaiketara ezin iritsiz

[2016-04-06] LAB: "Lau urte daramate Cabacasen senitarteko eta lagunek justizia eskatzen"

[2016-04-05] Cabacas auzia, lau urte "lotsagarri eta mingarri"

[2016-04-05] “Mingarria da Iñigo Cabacasen erailketaren arduradunik eza urtero salatu beharra”

[2016-03-01] Iñigo Gogoan: "Lau urte eta ez dago epaiketarik, eta baliteke ez egotea"

[2016-02-29] "Injustizia egoera lazgarria" salatuko dute Cabacasen senide eta lagunek

[2016-02-22] Cabacas hil zuen operatiboko buruak hildakoaren familiari 777.000 euro eskatu dizkio

[2016-02-10] Cabacas auzian beste ertzain bat inputatu du epaileak

[2015/06/26] Aresen izendapena Memoriaren Institutuan "ilogikoa" eta "mingarria" da Cabacasen hurkoentzat

[2015/06/17] 'Ugartekok' hiru urteren ostean deklaratzea "ulertezina" eta "lazgarria" da Iñigo Cabacasen lagun eta senideentzat

[2015/06/16] Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar Cabacas kasuaren baitan 'Ugartekok' lekuko gisa deklaratuko du bihar

[2015/04/09] Iñigo Cabacas, 1.095 egun erantzukizunak argitu gabe

[2015/03/24] Udalak Iñigo Cabacas omenduko du ostiralean

[2015/02/12] "Hiru urte eta gero beharrezkoa da honekin bukatzea; gurasoengatik eta Iñigogatik"