Zulueta 2014ko urtarrilaren 8an atxilotu zuten EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bitartekaritza taldearen kontra eginiko polizia operazio batean. Geroztik isolamendu egoeran egon da; 2015eko martxoan Estremerako (Madrid) espetxetik Puerto IIIra (Cadizera) urrundu zuten eta ordutik, "bakartze egoera latzenetariko bat" jasan du bere lagun eta senideek azaldu bezala.
Orain Espainiako Auzitegiko 3. Zigor Aretoak Zulueta 20.000 euroko bermea ordainduta aske uztea erabaki du. Hain zuzen ere, argudiatu dutenez, "urritu" egin dira Zuluetak ihes egiteko aukerak eta abokatua izanda eta laster epaituko dutenez, epaileen iritziz, defentsa ongi prestatzeko aukera bermatu behar zaio.
[2017-02-07] Egunean lau orduz gainontzeko presoekin egongo da Arantza Zulueta
[2017-01-05] Larunbatean manifestazioa egingo dute Bilbon Arantza Zuluetaren askatasuna exijitzeko
[2016-10-17] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko webgune bat jarri dute martxan
[2016-01-19] Artxibatu dute Arantza Zuluetaren aurkako kereila
[2015-08-25] Arantza Zuluetaren isolamendu egoera salatzeko protesta egingo dute Bilbon
[2015-01-05] Arantza Zulueta jasaten ari den isolamendua gaitzetsi dute