TAOko langileen greba mugagabea gaur goizean amaitu daiteke

uriola.eus 2018ko ots. 13a, 10:19
TAO parkimetroa

Enpresa-batzordea eta UTE Eysa-Cycasa aurreakordio batera heldu dira. Orain, goizean hasi den bileran, greban dauden langile guztien artean erabaki behar dute adostutakoa onartzen duten edo ez. LAB sindikatua aurreakordio horren kontra azaldu da.

Hilabete bat baino gehiago greba mugagabean pasa ondoren, honen amaiera inoiz baino gertuago dago gaur. Goizeko 9:00etan hasi den batzarrean TAOko langileek erabakiko dute enpresa-batzordeak lortutako aurreakordioa onartzen duten edo ez. 

ELA, UGT, Denok eta USO sindikatuak akordioaren alde daude. Lab Sindikatua, berriz, horren kontra azaldu da, eta ezetz bozkatzea eskatu die langileei. Akordio horrek dituen puntuak ez dira publikoak egin, eta langileek gaur ezagutuko dituzte eta goizean egingo den bozketan erabakiko dute. Akordioa onartzen badute, grebaren amaiera izango litzateke.

LAB Sindikatua

LAB sindikatuak prentsa oharrean adierazi duenez, aurreakordio honen aurka egoteko bi arrazoi honek ditu:

Lehenengoa: "Kaleratutako 7 pertsonak baldintzarik gabe berronartzeko exijitu zuten langileek, abenduko batzarrean. Bada, gure iritziz, aurreakordioak baldintzak ditu." Aipatu duten bigarren arrazoia hau da: "Erosketa ahalmenaren galera bat dago. 2011. urtean amaitutako hitzarmen bat da, eta ez du inongo igoerarik izango 2018. urtera arte, eta igoera horiek, egoera onenean, KPI-aren erdia litzateke. Gainera, soldata izozteko aukera legoke hitzarmenaren hiru urteko iraunaldian."

Bukatzeko, batzarraren ostean, atalez atal, LABek zergatik ez duen aurreakordioa onartzen azalduko du.

[2018-02-07] Bilboko TAOko Langileen Batzordeak bilera bat eskatu dio Juan Mari Aburto alkateari

[2018-02-02]TAOren lan gatazkan udal gobernuak "ezer ez egitea" salatu dute oposizioko hiru taldek

[2018-01-26] Udalak ez ditu TAOko langileen eta enpresaren artean bitartekari lanak egingo

[2018-01-12] Akordioa Euskalduna Jauregian, Greba TAOn

[2018-01-04] TAOko langileen greba mugagabea jarraitzen du

[2018-01-02] TAOko langileak gaur hasiko dira greba mugagabearekin

[2017-12-28] TAOko langileek urtarrilean mugagabeko greba hasiko dute