Erakunde publikoek gaur argitaratu dute errugbi finaletako balantzea

uriola.eus 2018ko urr. 25a, 12:39

Bilboren eta Bizkaiaren kasuan, zuzeneko eragin ekonomikoa 28 milioi eurokoa izan zen (30 milioitik gorakoa izango zela esan zuten). Challenge Cup eta Champions Cup ikusteko 50.503 pertsona etorri ziren kanpotik Bilbora.

Bilbok joan den maiatzean hartu zituen errugbiko final nagusiek (Challenge Cup eta Champions Cup) 37,66 milioi euroko zuzeneko eragin ekonomikoa sortu zuten EuskadinBilboren eta Bizkaiaren kasuan, zuzeneko eragin ekonomikoa 28 milioi eurokoa izan zen, ekitaldia antolatu zuten hiru erakunde publikoek gaur argitaratu duten balantze azterlanaren arabera. Hauexek dira erakunde horiek: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. Proiektu honek 525.000 euroko inbertsioa eduki duela adierazi dute.

Zuzeneko eragin ekonomikoaren datua eragileek sortutako gastua oinarritzat hartuta kalkulatu da. Eragile horien artean ikusleak, taldeak, komunikabideak, babesleak eta antolakuntza bera daude. Antolatzaileek argitu dutenez, maiatzaren 11n eta 12an, guztira, 84.225 ikusle egon ziren San Mames zelaian, eta horietatik 50.503 Euskaditik kanpokoak ziren (50 herrialdetakoak). EPCRk 100.000 pertsona inguru etorriko zirela iragarri zuen.

Guztira, final biak munduko 115 herrialdetan ikusi ahal izan ziren telebistaz, akreditatutako 225 kazetarik jarraitu zituzten finalak San Mamesetik bertatik, eta 500 akreditazio eskaera izapidetu ziren Irlandako, Erresuma Batuko, Frantziako, Italiako, Argentinako, Ukrainako, Errusiako eta Turkiako komunikabideentzat, besteak beste.

OSTATUA, JANARIA ETA EDARIA, GASTU KONTZEPTU NAGUSIAK

Maiatzaren 11ko eta 12ko asteburuan zehar hiriko, lurraldeko eta herrialdeko hotelak ia % 100 bete ziren. Zehatz-mehatz, finalak ikusteko Bilbora etorri ziren ikusleen % 85,1ek ohiko hotelak hautatu zituzten ostatu hartzeko; % 14,9ak aldiz, familiakoekin, lagunekin edo antzekoekin gelditzea erabaki zuen.

Euskadi kanpotik errugbi finalak ikustera Bilbora etorri ziren eta hoteletan ostatu hartu zuten ikusleen batez besteko egonaldia 3,1 egunekoa izan zen. Gainera, asteburuan zehar 35.008 ohe okupatu ziren, eta batez beste, ostatuetan, 153 euro gastatu zuten pertsona bakoitzeko.

Kanpotik finalak ikustera Bilbora etorritako jendeak beste kontzeptu batzuengatik (adibidez: janaria, edaria, bidaiak eta erosketak) Euskadin sortutako gastuari dagokionez, pertsonako eta eguneko 136 eurokoa izan zen.

 

 

[2018-05-09] Bilbo, errugbiaren hiria

[2018-05-07] Egun historikoen esperoan

[2018-05-04] Bilbo Errugbi finaletarako prestatzen hasi da

[2018-04-23] Bilbo errugbiaren hiria bilakatuko da

[2018-04-16] Hilabete besterik ez Bilboko errugbi finaletarako