'Herri harresia' irudikatzeagatik epaitutako 50 lagunetik zortzi zigortu dituzte

prestaldizkaria 2018ko ots. 5a, 08:14

Irudia: Ernai

Urtarrilaren 9an izan zen 50 lagunen aurkako epaiketa Alcala de Henareseko epaitegian. Ernaiko zazpi gazteri eta Topatu.info agerkariko kideari zigor ekonomikoa ezarri diete; publikoa, berriz, absolbitu egin dute.

2015. urtean Ernaiko zazpi kide eta Topatu.info agerkariko kide bat epaitu zituzten, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta. Epaiketan bertan, desobedientziaren aldeko hautua egin zuten epaituek ekimen sinboliko baten bidez, aste batzuk lehenago Segi gazte antolakundearen aurkako makro-epaiketa batean zazpi gazte espetxeratu baitzituzten. Publikoaren babesa izan zuten.

Urtarrilaren 9an, hiru urte lehenago epaitutako zortzi kideak eta publikoan zeuden lagunak epaiketara deitu zituen Angela Murillo epaileak. Deklaratu ostean, sententziaren zain geratu ziren.

Joan den ostiralean eman zuten ebazpenaren berri. Publikoko kide guztiak absolbituak izan dira; ordea, Ernaiko zazpi kideak –tartean dago Irati Sienra deustuarra– eta Topatu-ko laguna kondenatuak izan dira. 1.500 euroko zigor ekonomikoa ezarri diete Topatu-ko eta Ernaiko sei kideri; zazpigarrenari berriz, 1.700 eurokoa. 

50 auziperatuen artean zortzi izan dira deustuarrak. 

 

[2018-01-09] "Euskal herritarrok zigortzeko aktibatutako salbuespen legedia desaktibatzeko" eskatu dute Madrilen

[2018-01-09] 50 lagun, tartean zortzi deustuar, epaituko dituzte auzitegian desordena egitea leporatuta

[2015-06-11] Gaur epaituko dituzte Irati Sienra deustuarra eta beste zazpi gazteak

[2014/12/18] Kartzela zigor eskaria Topatuko kide bat, Ernaiko zazpi eta Periko Solabarriarentzat

[2015/03/11] Irati Sienra eta beste zortzi lagun maiatzean epaituko dituzte Gazte Danbadan terrorismoa goratzea leporatuta

[2015/05/28] Gaur epaituko dituzte Irati Sienra, Iraitz Salegi eta Ernaiko beste 6 kide

[2015/05/28] Ekainaren 11ra atzeratu dute Irati Sienra eta beste 7 gazteen aurkako epaiketa