Aferak egitasmoak bertso bazkaria antolatu du Deustun

uriola.eus 2018ko ots. 23a, 09:38

Aferak egitasmoak bertso bazkaria antolatu du larunbat honetan, hilak 24, Deustuko Herriko tabernan Julio Soto, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendirekin. Bazkarirako txartelak Herriko tabernan eskura daitezke. 

Irailetik urtarrila bitarteko bost saioren ostean, Aferak bertso dinamika bere amaierara helduko da larunbateko bertso bazkariarekin. Julio Soto, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi izango dira bertsolariak. Bazkarirako txartelak Deustuko Herriko tabernan eta Errondabide Herriko tabernan daude salgai. Langabetuentzat 15 eurotan egongo dira, lan egiten dutenentzat, berriz, 20 eurotan.

Antolatzaileek adierazi dutenez "Pasa den urtean Arkaitz Estiballes, Oihana Bartra eta Jon Maia etorri ziren bazkari honetara eta nahiko arrakastatsua izan zen, beraz, hori errepetitzeko asmoarekin gaude. Giro hori berriro edukitzeko antolatu dugu bertso bazkaria eta jendeak oso ondo pasatuko duela uste dugu."

 

[2018-2-21] Bertsoa inoiz baino biziago Deustun

[2018-01-25] Azken bi aferak

[2017-11-08] 'DiscAferak': bertsolariak kantuan eta dantzan

[2017-10-23] Bertsolari gazteei zuzendutako afera gehiago

[2017-10-05] Lehen afera zirkuan

[2017-09-28] Gazteak tabernan bertsotan epaileen presiotik urruti