Inertziak apurtzeko ariketa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Inertziak apurtzeko ariketa

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan, batera, herritarren aitzindaritzatik, era guztietako erakundeen babesarekin, aldaketa zehatzak lortzera bideratutako ekimen praktikoa. Horrela laburbildu daiteke 2018an herriz herri antolatzen ari den Euskaraldia, duela bi hilabete Euskal Herri osoko hainbat eragile sozialek eta erakunde publikok aurkeztutako ekimena. 

Herritarren borondatea eta erakundeen neurriak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Herritarren borondatea eta erakundeen neurriak

250 lagunetik gora batu gara maiatzaren 11 eta 12an Lasarte-Orian ospatutako Udaltop jardunaldietan. Bi galdera proposatu dituzte antolatzaileek aurtengo topaketarako: “Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza-ohituren aldaketa?”. Aurten gai erakargarria proposatu dutenaren seinale da parte hartzea, zalantza barik.

Korrika: argazkiak eta zubiak

Erabiltzailearen aurpegia Korrikak, bi urtean behin, ilusio eta sentimendu uholdea eragin eta argazki ederrak uzteko gaitasuna du. Jendez gainezka betetako kaleak zein errepide galdu batean furgonetaren atzean korrika doan bikotea. Emozioak antzekoak eta argazkiak itzelak.

Hur-iola

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Hur-iola

* Hur: Gertu, hurbil, hurre; ondoan, gertuan, hurrean, bertan.

Zabalik

Erabiltzailearen aurpegia

40 urte 24 kantutan

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

40 urte 24 kantutan

Himnoak, ereserkiak sortzeko gaitasuna izan du Oskorrik urte askotan; Arriaga Antzokian eskainitako azken kontzertuan ondo erakutsi digute hori. Agurrak ez direla zertan tristeak izan ere frogatu zuten Natxo, Anton, Bixente eta gainontzeko Oskorrikideek.

Erretratuak

Erabiltzailearen aurpegia   Udal gaiak Gaitasun kontua da, kamerari begiratzeko eta kamera aurrean egoteko modua ikasi daitekeela diote, baina berezko zerbait badago. (klik). Batzuk argazkietan beti-babo-aurpegiarekin agertzeko kapazitatea dugu, beste batzuk nekez harrapatuko dituzu irribarre natural(izatu) gabe, geldi egoten ez dakitenak eta beti mugituta agertzen direnak ere badira eta baita argazkietan egon gabe beti presente daudenak ere.

Bilbaoko iretargi (Bilbao song)

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Joseba Tapiak 2006 urtean argitaratutako Real politik lanean Bertolt Brecht eta Kurt Weillen Bilbao Song kantua moldatu zuen.

Zaharra zara Bilbo

Erabiltzailearen aurpegia

Fermin Etxegoienek berriki Gariren klasikoa dela esan zuen. Jon Maiaren hitzei Garik jarri zion musika Eguzki berritan zaude lanerako, Garik bakarkako lanean egindako bigarrenerako. Kafe Antzokian 16 lore diska aurkezteko egindako kontzertuan grabatutako bertsioa da hau.

Hainbat bertsio izan ditu abestiak, tartean Fito Cabralesekin eta We are standard taldeko Jonekin egindakoak.

Manhattan Bilbao jazz-zubia Joshua Edelman Manh

Erabiltzailearen aurpegia

Manhattan Bilbao jazz-zubia

Joshua Edelman Manhattanen jaiotako jazz musikaria da, 2010 urteaz geroztik Bilbon bizi da eta bertan sortu du Jazz Cultural Theatre of Bilbao, jazz-aren irakaskuntza, ikerketa eta zabalkundea helburu dituen kultur gunea.

2013 urtean argitaratu du bere zazpigarren lana Manhattan Bilbao Jazz-Zubia izenburua izan duena, Edelmanek berak sortutako Jazz Basque Country Productions disketxearekin. Diskan Euskal Herriko eta Bilboko erreferentzia ugari aurki daitezke, tartean Bizkaia maite eta Ihesa zilegi balitz kantuen bertsioak.

Lanaren izenburu bera duen pieza da hurrengoa, gozatzekoa!