Ezin banaiz aspertu, ez da nire iraultza

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ezin banaiz aspertu, ez da nire iraultza

Asperdurak fama txarra dauka, bere lehengusu alferkeriak adina. Ekidin beharreko jarrera bezala hartzen ditugu, hiper-okupazioa erlijio bihurtuz. Zer dela eta? Aspertzea hain kaltegarria da? Bada, ez. Osasuntsua izateaz gain, iraultzailea izan daiteke.

Ea ulertzen dugun

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Ea ulertzen dugun

"Indarkeria ergelen arma perfektua da. Are gehiago, ergelen triunfo-karta da, erantzun inteligente bat ematea ia ezinezko egiten duen ergeltasun mota bakarra den heinean; ziur aski giza existentziaren tragedia handienetako bat da hau", David Graeber (The utopia of rules, 2015).

Independentisten fabrika

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Independentisten fabrika

Bartzelonan bizi den lagun bat ama izan berri da, eta azken egunotako lurrikara politikoa nola bizitzen ari den galdetuta urruti bizi duela diost, indiferentziaz. Jaiotzek eta heriotzek bultzatzen gaituzte lur hartu eta inportantea den horri lehentasuna ematera: bizitza bera, zernahi dela ere horrek esan nahi duena. 

Desarmearen kontakizun bat

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Desarmearen kontakizun bat

Enpatia edo fikzio ariketa.

Kill your idols

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Kill your idols

Etsaiak sortzen ditugun mekanismo berarekin sortzen ditugu heroiak ere. Etsaiak sortzeko, sinpatia gutxi diogun norbait hartu, munduko maltzurkeria krudelenen eragile izendatu, gizatasun zantzu oro ezabatu eta, hala, lasai txikitu eta akabatu dezakegu. Heroiei munduko onura eta zoriontasunen ardura egozten diegu, gizatasuna esajeratzen diegu eta, hala, ukiezin bihurtzen ditugu.

Gorririk ikus dezagun egia

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Gizon zuri arrazista, matxista, LGTBfobo, kapitalista basatia aukeratu dute AEBetako presidente. Trumpek gorpuzten duen arketipoa definitzeko hitz bat topatu beharko banu, artaburua litzateke hori. Diruz eta boterez jantzita, baina goitik beherako artaburua. Shock-ean utzi gaitu giza duintasunaren eta logikaren kontzepzio minimo batzuk konpartitzen ditugunak.

Mediterraneoko dama

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Mediterraneoko dama

Agortu dira Silvia Perez Cruz abeslariak ostegunean Arriaga antzokian eman behar duen kontzeturako sarrerak. Zuzenean entzutea "pribilegio hutsa" dela irizten dio Maialen Lizarraldek. 

Atzera begiratzeko beharra

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Atzera begiratzeko beharra

Memoriaren Eguna hurbiltzen dela, alderdi politikoen desadostasun eta talkek hartu ohi dute arreta. Ezaguna zaigu dialektika denoi: biktimen aitortza eta indarkerien analisia nahastuta etortzen zaizkigu, eta liskarrek eguna desitxuratzen duten sentsazioa geratzen zaigu neurri batean. 

Feminismoa eta bakegintza. Zertzelada batzuk

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Feminismoa eta bakegintza. Zertzelada batzuk

Gatazkak modu eraginkorrean eta etikoan eraldatzeko prozesua da bakegintza, labur-labur. Ez dago historian zehar feminismoen ekarpena bezalako eredurik bakegintza zer den azaltzeko: feminismoek gatazka zehatz bat (patriarkatua) identifikatu, azaleratu eta konponbideak mahai gainean jarri dituzte indarkeria-eza, desobedientzia, bide formalak, pertsonalak, komunitarioak etabar luze bat erabiliz. Bizitza eta giza duintasuna erdigunean jarririk, emakumeen zapalkuntza iraultzeko etengabeko negoziazioa abiarazi zuten lehengo feministek, eta bide luze hori egun ibiltzen jarraitzen dugu.

Beste mahai horiek

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Beste mahai horiek

Orain dela, demagun, 10 urte Espainiako gobernua-ETA eta alderdi politikoak ziren konponbiderako bi espazioak; bakoitzak zegokion gaien inguruko akordioa lortzea zen soluzio egokiena eta ia-ia bakarra geure gogoetan. Gauzak bestela gertatu dira azkenean: “aldebakartasuna” etorri zitzaigun ate joka, eta egun, zorionez, ETAren indarkeriarik gabe bai, baina inolako akordio ofizial zabalik gabe ere bagaude, eta (ustez) ondorioz, dantzan gelditu diren gai garrantzitsuak noraezean geratu zaizkigu: presoen auzia, ETAren desegitea, eskubide zibilen urraketak, iragana nola landu…

Bakea ez da ezer zehatza

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Bakea ez da ezer zehatza

Ea, zuetako zenbati sortzen dio "bakea" hitzak nolabaiteko nahasmena, susmoa, mesfidantza? Esku bat baino gehiago imajina ditzaket altxatuta. Ez pentsa, niri ere, bakegintzan murgilduta nabilen honi, gertatzen zait tarteka. Indiferentziarekin, inposizio batekin, "beste matraila jartzearen" filosofiarekin, zuhaitz-besarkatzaile lore-jaleekin, edota bakean uzteko eskatzen digutenen gutxiespenarekin lotu dezakegu gurean azken hamarkadetan ia egunero agertzen zaigun ditxosozko hitz hori.