Eskola Kirola eta futbol taldeen erronkak

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Eskola Kirola eta futbol taldeen erronkak

Joan den hilabetean Eskola Kirola osatzen duten modalitate guztien jarduera martxan hasi zen. EAEko araudia, Espainiako gainontzekoekin alderatuta, aitzindari eta aurrerakoia izan zen. Bete-betean asmatu zuen 6-13 urte bitarteko kirolaren eragile nagusiekin: eskolekin. Hauei eman zien erabateko garrantzia, non eskola-kirol lizentzien tramitazioa eskoletan egin eta aldundietan igorri behar baitzen. Egun, normaltzat jotzen dugun hori, ez da inondik inora arrunta Estatu espainiarrean.

Autopista Errekaldetik Kanpora plataformako kideek agerraldia egingo dute Bizkaiko Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Autopista Errekaldetik Kanpora plataformako kideek agerraldia egingo dute Bizkaiko Batzar Nagusietan

Bihar, uztailak 14, Autopista Errekaldetik Kanpora plataformako kideek agerraldia egingo dute Bizkaiko Batzar Nagusietako eskaeretarako eta herritarren hartu-emanetarako batzordean 9:30ean, Errekaldeko auzokideek urteetan errebindikatutako A8 autobidearen zubi-bidea eraistea berriro eskatzeko.

Adingabekoen aurkako sexu abusuEZ

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Adingabekoen aurkako sexu abusuEZ

Urte hasieran Gipuzkoako egunkari batek, “Kakux, apaizik hurbilena” izeneko artikulua argitaratu zuen. Artikulu osoan zehar Juan Cruz Mendizabal Gipuzkoako bikario jeneral ohiaren bertuteak eta onberatasuna goraipatzen ziren. Gogora ekarri nahi dut Mendizabalena Euskal Elizak onartutako sexu-abusuen lehen kasua izan dela. Hori dela eta, apaizaren ezizena modu xamur horretan erabiltzeak botaka gurea ematen dit.

Errekalden argia ikusi nahi dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Errekalden argia ikusi nahi dugu

Orain dela 22 urte ailegatu nintzen Bilbora. Gogoratzen dut ikasleentzat alokatzen ziren pisuen artean merkeena ikustera joan nintzela Lesakako Enara eta Mariarekin. Errekaldeko zubia pasatu eta auzoko plazan zegoen Ortzadarraren eraikinean hartu genuen pisu zaharkitua, baina hiruontzat bost urte luzez aterpea izango zena. Hasieratik konturatu nintzen gure buruen gainean hormigoizko mamu erraldoi bat bizi zela, A8 autopistaren zubi-bidea.