Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.
Asteazkenean hirukote ezagunaren azken ikuskizuna izango denaren Arriagako 17 funtzioetako lehenengoa eszenaratuko dute. Ikusleek ikuskizunaren ardatza osatuko duten sketch-ak aukeratu ahal izan dituzte Tricicleren Facebookaren eta webgunearen bitartez. Obra urriaren 1era arte ikusgai izango da.
Porco Bravo taldea izango da gau honetako talderik potenteena gaur hasten diren Zorrotzako jaietan. Barakaldoko taldeak hasiera emango dio 10 egunetako jaiari, Gallego abeslariaren ikuskizun paregabeak jaietan murgilduaraziko ditu han bilduko diren guztiak.
Gaur Uribarri eta Matikoko jaiak hasiko dira. Erromeria izango dugu gaur protagonista giroa era onean hasteko. Gabezin taldea izango da jendea dantzatzen jarriko duena metro geltoki barriaren alboan, Eskoletako Kanpan.
Kirolaren Europako Asteak jarduera fisikoz beteko ditu bilboko kaleak. Bertan, prestakuntza-jardunaldiak eta familientzako nahiz adinekoentzako jarduerak egongo dira.