Arriaga plazan 19:00etan deitu du elkarretaratzea Euskal Herriko Emakumen Martxak eraso sexisten aurrean "aski da" esateko.
Idazleek euren testuak inprobisatuko dituzte, musikak eta proiektatutako irudiek inspiratuta, eta ikus-entzuleek sortzen diren une berean irakurriko dituzte testuak. Horixe da gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Egunean Bidebarrietako Liburutegian antolatu duten ikuskizunaren xedea.
Naturara itzultzea. Utopia literarioa ote? titulupean, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren XI. edizioak literatura garaikideko idazle ospetsuak bilduko ditu gaurtik apirilaren 29ra.
Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren baitan, Arriagako foyerrean kontzertua eskainiko du gaur, hilak 23, kantari zuberotarrak bere taldearekin.
Bosgarren urtez jarraian Sarrikoko Ekonomia Kritikoko Taldeak Kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditu. Aurten, apirilaren 10etik 24ra izango dira.