Bideojokoen munduan ere bada euskaraz aritzeko interesa duen jendea. Lagun horien arteko sinergiak bilatu eta sustatu nahi ditu larunbateko Jokoteknia jardunaldiak.
Maiatzaren 5etik 13ra ospatuko dute aurten Arangoitiko auzotarrek Euskal Jaiaren 14. edizioa beren-beregi egindako kamiseta soinean dutela.
Larunbatean Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa eta igandean Getxoko Fadura kiroldegian bi saio egongo dira. Ander Anakabe deustuarrak Elorrioko saioan parte hartu du. Axier Goñik eta Mikel Galarzak, berriz, Getxon abestuko dute.
Ibilbide osoari eskainitako FANTastikoaren Izarra saria banatuko zaio FANTek Joe Dante zine zuzendariari, eta Saria zinemaldiaren amaiera ekitaldian jasoko du. Zinemaldiko FANT2FUN sekzioaren barruan, ikus-entzuleek egile horren bi lan klasikoz gozatu ahal izango dute: Gremlins (1984) eta The Howling (1981).