Autogestioaz jabetuz, okupazio garaia da proiektuaren bigarren zatiari ekin dio Zirikatzen! kolektiboak eta egitarau zabala prestatu du apirilera bitartean. Besteak beste, hitzaldiak, mahai inguruak, tailerrak edota bideo-elkarrizketak antolatu dituzte. Martxoaren 6an Iruñerriko Gaztetxeen Autodefentsa Sareko kideek espazio okupatuen autodefentsaren inguruko hitzaldia emango dute Deustuko Gazte Lokalean.
Gazteek, STEAM alorreko zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikako konpetentziak ludikotasunez eta aisialdian garatuz, zientzia eta teknologia alorreko asmakuntzak garatuko dituzte. Sormena sustatuta, eta talde-lanean jardunda, gazteek hainbat gailu diseinatu eta eraikiko dituzte tailerretan.Tailer honetan, etxeetan energiaren beharrak asetzeko eta energia aurrezteko asmakuntzak, gailu sinpleak, maketak etab. egingo dituzte, ingeniari espezialitatu baten laguntzaz. Informazio gehiago hemen, eta izena emateko formularioa hemen. ADINA 12-15 urte. Argazkia: Pixabay.
'Autogestioaz jabetuz, okupazio graia da!' proiektu berria martxan jarri dute eta antolatu dituzten ekintzekin gaur bertan hasiko dira. Lehendabizikoa Deustuko Gazte Lokalean izango da eta okupazioa ikuspegi estrategiko batetik aztertuko dute arratsaldeko hitzaldian.
1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolin eta Zarambolasen epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuz. Bilboko Aratusteak otsailaren 28tik martxoaren 5era ospatuko dira.
Martxoan, Familientzako Buruarinen tailerra, Santutxuko Labore Bilbo merkatuan.
Ikusi eta Ikasi programak familientzako hainbat tailer, antzerki eta ipuin kontaketa egingo ditu aste honetan Deustu, San Ignazio eta Begoñan. Aisialdirako kultur jarduerak antolatzen ditu programak, 4 eta 8 urte bitarteko gazteei zuzenduta.