Bilboko Berreginen Museoak, aldi baterako erakusketa berrian, Egiptotik ekarri duten Harwaren jatorrizko Ushebtia erakutsiko du. "Ni neu, Isis, Señora de todas las tierras" erakusketan, Egiptoko piezen erreprodukzioak, Euskal Museoaren bildumako jatorrizko obrak eta bilduma partikularretako objektuak ere egongo dira
EXPODISTRITO Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa desentralizatuen zikloa heldu berri da Bilboko auzoetako udaltegietara. Artista berrien lana jendaurrean aurkezteko asmoz, abendutik apirilerarte iraungo dute erakusketek.
"Zure Bizitza Idatzi" ikastaroa Jasone Osororen eskutik. Bizkaiko Foru Liburutegian, astelehenero, martxoaren 4tik maiatzaren 6ra. Izen emateko epea: otsailaren 14tik 28rarte >Kontaktua >Ikastaro eta tailerrak https://labur.eus/Be9XP
Bizkaiko Taldeko Txapelketaren 4.edizioa Gernika-Lumon hasi da, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eskutik. Aurtengo edizioak 16 taldetan banatuko diren 120 parte hartzaile ditu eta helburua, Bizkaiko bertsolaritzaren oinarria eta eskualdeak indartzea izango da.
Zikloaren hirugarren edizioa ospatuko da martxoaren 15etik apirilaren 6ra.
200 jarduera inguru eskeiniko ditu aurten ere Bilbao Basque Fest jaialdian, euskal kulturaren erakuslehio.
Martxoaren 29tik apirilaren 28ra bitartean ospatuko da Antzerki Arineko Jardunaldien XI. edizioa.