Ibilbidea ekainaren 8an izango da, Bilboko Itsas Museoko zabalgunean hasi eta bukatuko dena, eta 4,5 kilometroko distantzia izango du. Prostata minbiziaren aurrean inplikatzera eta gaixotasun honi ikusgarritasuna ematera animatu nahi dituzte herritarrak ekimen honen bidez.
Liburu aurkezpena ekainaren 8an 12:30ean La Sinsorgan. 'Todo lo que pasó el día que me mordió mi hija' liburua ama eta alaba izateari eta monstruo bilakatzeari buruzko kontakizunez osatuta dago. Liburu honen helburua ez da zaurgarritasuna estaltzea, izan ere, zaurgarritasun horretatik abiatuta idaztea oso garrantzitsua da idazketak berak zentzua izan dezan.
"Mas allá del sexo: conectando con el deseo" tailerra egingo dute ekainaren 8an 12:30ean La Sinsorgan. Johanna Beato y Paula Solar izango dira dinamizatzaileak. Matrikula pertsona bakarrarentzat: 15€ Matrikula bi pertsonentzat: 20€
WERRASON Santana27 aretoan (Sala Gold) izango da ekainaren 8an 17:00etatik 23:00etara. Irekiera: 17:00etan Aurrez ordainduta: 25 € / Txarteldegia: 40 € Antik. VIPa: 70 € Salmenta puntuak: Ricky's Ileapaindegia (Bruno Mauricio Zabala kalea, 3 - Bilbao)
Ekainak 8, 19:00etan ANTZERKIA “La montaña del diablo” Gorputzarekin baino ez egotea, Lurretik kanporatua izaten ari den gorputza, dagoeneko Gaia ez, baizik eta hibridoa den Lurra, non material den oro ez baita bere ahantzitako iruditik harago. Antropozenotik higatutako paisaia.Menderatu nahi izan zuen iraganetik askatzen den potentzia”.
ANTZERKI AMATEURRAREN JAIALDIA LA ISLA DE LAS GAVIOTAS antzezlana egongo da ekainaren 8an 19:0etan Pabellon 6en.
LINKOLN PARK (Tribute To Linkin Park) Eguna/Ordua2025/06/08Igandea19:00 Ateak eta txarteldegia 18:30etan zabalduko dira. *18 urtetik beherakoak gurasoek edo tutore legalak lagunduta sartu ahal dira. Sarrerak: 17 + kudeaketa gastuak
GARENA dantza ikuskizuna Arriaga Antzokian Dantzatzea hitzekin deskribatu ezin den zerbait esatea da. Saioak08/06/2025 19:00 h. Prezioa14 - 18€ /beherapenak Baterako lana, pausoak, dantzak, pasioak… horrek guztiorrek ekarri gaitu honaino eta eramango gaitu etorkizunerantz. Pirinioen bi aldeetan abesten eta dantzatzen aritzen ziren pertsona haien oinordekoak gara, gure dantzetako pausoak Pariseko gorteetara eraman zituztenena, eta gure oinarrizko pausoekin balleta dantzatu daitekeela eta balletarekin mugimendu arinak eta dotoreak uztartzen dituen arte eder bilakatzen dela folklorea erakusten zutenena.
2025eko Bilboko Liburu Azoka maiatzaren 30etik ekainaren 8ra egingo da Areatzan.Euskadiko Liburu Ganberak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzarekin, 55. edizioa izango da aurtengoa. Egitarau zabala eta anitza izango du, eta ospe handiko autoreek parte hartuko dute.
Aurten, 🟠 ATXURIKO JAIAK 2025🎉, ekainaren 5etik 8ra ospatuko dituzte Kontzertuie dagokionez, ostegunean, Enkarnazio plazan, Atxuriko 2. Txoko Flamenkoan, Donostiako Katak taldea egongo da. Ostiralean, reggaea, rapa eta duba bezalako musika estiloak egiten dituen Ziztada & Rlantz bikote bilbotarra izango dugu. Eta gero Quitapenas Colectiva-ren pintxada izango dugu. Larunbata Orlis Pineda kantautore kubatarrak Enkarnazio kalean egingo duen emanaldiarekin hasiko dugu. Geroago, Enkarnazio plazan, Zea Mays taldeko Aiora eta Pitik kontzertu akustikoa emango dute. Beraiek eta gero, Adur bikote bilbotarrak rave-punk emanaldia eskainiko du. Gaua amaitzeko, Euskal Rockmeria hirukote bilbotarrak euskal rock erradikala dalakoaren bertsioak joko ditu.
🎉 Auzoko festak hurbiltzen ari dira! 🎉Ekainaren 6tik 15era, aste osoko egitarau bikaina prestatu dugu: musika, jarduerak, giro ona eta sorpresak ez dira faltako! 👉 Denontzako planak egongo dira, eta garrantzitsuena:AUZO OSOA gonbidatuta dago parte hartzera eta ondo pasatzera!📅 Gorde datak eta adi egon, laster egitarau osoa zabalduko dugu!
Santutxuko plazak eta kaleak dantzariz, trikitilariz, txistulariz eta erraldoiez beteko zaizkigu ekainaren 6an, 7an eta 8an.
🎉 Auzoko festak hurbiltzen ari dira! 🎉Ekainaren 6tik 15era, aste osoko egitarau bikaina prestatu dugu: musika, jarduerak, giro ona eta sorpresak ez dira faltako!Jaietarako atzera kontaketa hasi da! ⏳Hemen duzue Ugarte plazako kontzertuen kartela 🎶✨Anima zaitezte, zatozte gogoz eta elkarrekin gozatuko dugu musikaz eta festaz!🎤🎸💃