Sara Fantova Barrena zuzendari bilbotarraren Jone, batzuetan filma irailaren 12an, ostiralean, estreinatuko da zinemetan. Pelikularen ardatza Jone da, 20 urteko gazte bat, Kaskagorri Konpartsako kidea, bere aita eta ahizpa txikiarekin bizi dena. Bilboko Aste Nagusian murgilduta, Olga ezagutuko du, bere lehen maitasuna, eta aldi berean aitaren Parkinsonaren ondorioak ustekabean areagotuko dira. Sara Fantova Bilboko San Frantzisko auzoko gaztea da. Bartzelonara joan zen zinema ikastera, Jone, batzuetan bere lehenengo pelikula da. Bilbon grabatu zuen orain dela bi urte, 2023an, Bilboko Aste Nagusian. Pelikularen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko filmaren zuzendariari, Sara Fantovari, elkarrizketa egin diogu.
"Zorionak Marimotots!" ikuskizuna egongo da irailaren 12an 17:30ean Campos Eliseos antzokian.
Edizio honetako proiektu nagusietako bat CTNNB1 gaixotasunerako terapia genikoko lehen saiakuntza klinikoa izango da. Irailaren 6tik 14ra Bilbon, Logroñon eta Arantzazun musika, dibulgazioa eta konpromiso soziala batuko dira.
MALLONAKO JAIAK! 2025🩷 Irailaren 9tik 14ra Mallonako Jaiak izango dira!
MIRIBILLAKO JAIAK! 2025🤪 Irailaren 5tik 14ra Miribillako Jaiak izango dira!
Guztira magia, musika, kale-antzerkia, animazio-antzerkia eta clownez betetako 32 emanaldi egongo dira Bilboko auzoetan hilabete honetan zehar. Programaren bigarrena gaur izango da, hilak 4, Zurbarango Panera plazan.
OLABEAGAKO JAIAK! 2025🎶 Irailaren 5tik 14ra Olabeagako Jaiak izango dira!
Donna eta Dinamoak Bilbora iritsiko dira abuztuaren 14tik 21era, eta prest daude Arriaga Antzokiko publikoa dantzan jartzeko. ABBAren Dancing Queen, Gimme Gimme Gimme edo Super Trouper abesti arrakastasuak entzuteko aukera ezinhobea izango da uda honetakoa.
"El dilema del corcho" ikuskizuna egongo da irailaren 12tik 14ran 19:30ean Pabellon 6en.Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreak Mireia Gabilondo zuzendariaren aginduen menpe jarri dira Patxo Telleriak berak idatzitako komedia politiko honetan, aktualitate handiko egungo istorio bat kontatzeko. Gainera, Fernando Bernues-ek sinatzen du eszenografiaren diseinua.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |