AUPA! 2025 Sarien eta ondorengo koktelaren erreserba Urriaren 30ean, BIMEk hartuko du AUPA! aitormenen bigarren edizioko sari-banaketaren gala. Ekitaldia 12:15ean hasiko da Euskalduna Jauregian, eta bertaratzea aldez aurretik esteka honen bidez izena eman dutenentzat izango da. Ondoren, gonbidatuek agur-koktela izango dute Euskaldunako hallnagusian.
ESKUBIDE GUZTIAK DENONTZAT asanblada orokorra antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak urriaren 30ean 19:00etan San Frantziskoko Mariaren Bihotza plazan duten lokal berrian.
OSO TXARTO CLUB bigarren denboraldia hasiko dute, aldaketekin, baina esentzia berarekin urriaren 30ean 20:00etatik 02:00etara Erripan, BIMEren barruan. Bertan, klubaren esperientzian sakonduko dute, soinu hobearekin eta artistaren eta publikoaren arteko oztopo fisikorik gabe. Sama Yax egongo da, Coel (Suziri) eta egoiliar Escalonarekin batera, ilusio handiko klub-denboraldiari hasiera emateko.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
Jaialdiak bere 30. urteurrena ospatzeko hainbat jardiera antolatu ditu: proiekzioak, tailerrak, mahai-inguruak… Urriaren 27an, jaialdiari hasiera emango zaio inaugurazio-galarekin, BBK Aretoan.
Urtero Bogotan eta Bilbon egiten den BIME Jaialdia aurten urriaren 28tik 31ra izango da. Bi agertoki zabal ere egon dira Uribitarte pasealekuan eta aldi berean, urriaren 29an, BIME Pro ekimenak herritarrei irekitako bi jarduera izango ditu Euskalduna Jauregian.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |