Bihar ezohiko Bozeramaleen Batzordea eta ezohiko Udalbatzarra deituko dira Iñaki Azkunaren heriotza dela eta, Udaleko prentsa kabineteak jakitera eman duenez. Alkatearen aldeko lehen hileta pribatua izango da, senide eta lagunek intimitatean egingo dute eta bigarren hileta, berriz, publikoa, nahiz ez den zehaztu eguna eta lekua.