uriola.eus

Azkuna, ez tamalez euskararen unibertsokoa

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea
Ezin uka daiteke Iñaki Azkunak Bilbon izan duen eragina azken hamabost urte hauetan: itzal luzea, eragingarria, inor epel ez uzteko modukoa.

Aho bilorik ez, bizia, oldarkorra. Bilbotar peto-petoa, Munduko Alkaterik Onena izendatzeraino; ez tamalez, euskararen unibertsokoa, txikiegia, apika. Bere kemenak, ausardiak eta asmo irmoek ez dute euskararen Bilbon espero zitekeen islarik izan, zoritxarrez. Euskararen mundutik, beraz, ezin dugu eredutzat hartu; bai ordea, gizalegez, aurreko guztia aitortu. Doluminak familiari, baita lagun eta kide guztiei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa