Santiago katedrala inguratzen duten kaleak jendez gainezka daude Azkuna alkateari azken agurra emateko.
"Xumea eta hurbila":
Mario Iceta Bilboko gotzainak adierazi duenez, Azkunaren aldeko meza "xumea eta hurbila izango da alkateak berak horrela eskatuta. Mezan gizarte eta politikako ordezkariek parte hartuko dute, besteak beste, Asturiasko Felipe printzeak, Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak edota Iñigo Urkullu lehendakariak.
Azkunaren aldeko hileta elizkizunerako prestaketak Alde Zaharrean:
Santiago katedraleko inguruetan segurtasun neurriak zorrotzen ari da Ertzaintza. Bazter eta txokoak miatzen eta zaramaontziak estaltzen dihardute. 10.00etatik aurrera ibilgailuek debekatuta izango dute Zazpi Kaletan sartzea eta tabernariek kalean terraza muntatzea.
Bilboko hurrengo alkatea Ibon Areso izango dela adierazi du Bizkai Buru Batzarreko presidente Itxaso Atutxak Sabin Etxean eginiko agerraldian
Minutu bateko isilunea izanda gaur Gasteizko Legebiltzarrean, Azkunaren oroimenean, Kontrol Saioa hasi baino lehen
"Bateratzailea" eta "bakegilea":
Gaur goizean Sabin Etxean egin den agerraldian Itxaso Atutxak Ibon Aresoren "hiribilduaren zerbitzura egindako bidea" eta bere lanean agertu duen "jarrera bateratzailea eta bakegilea" azpimarratu ditu, agertu duen "akordioak lortzeko joera" nabarmenduz.
Azkunari gorazarre:
Bilboko Udaleko zinegotziek eta BBB eta EBBeko kideek beltzez jantzita eta keinu tristearekin babestu dituzte prentsaurrean kazetariengana zuzendu diren Itxaso Atutxa eta Andoni Ortuzar. "Zerbitzu publikoari" eta "alderdiari" emandako biziagatik esker ona azaldu nahi izan dio Iñaki Azkunari Andoni Ortuzar EBBko presidenteak. EAJrentzat une "latza" dela aipatu du Ortuzarrek, "gogorra", eta alderdira heldu diren adeitasun eta dolumin mezuak eskertu ditu. Unearen gogortasunean ere, dena "alkate jaunak nahi izan zuen eran gertatu" dela adierazi du: "Azken finean, Iñaki, berak nahi zuen eran joan delako. Baina Bilbo ezin da geldirik geratu. Eta Iñaki, hemen egongo balitz, albait arinen lanera bueltatzea exijituko liguke, Bilboren aldeko lanera".
EiTBk http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2101678/bideo…">Donostiako Alkate Juan Karlos Izagirre eta http://www.eitb.com/eu/bideoak/osoa/2101678/bideo…">Gasteizko Alkate Javier Marotoren adierazpen laburrak jaso ditu Azkunaren figuraren inguruan.
Zuzeu agerkari digitalak http://zuzeu.com/2014/03/21/azkunari-lekua-eskain…">Azkuna aipatzen duten egunkarien portadak jaso ditu sarrera honetan, JotDown agerkari digitalaren titular batekin batera. Elkarrizketa batean, Azkunak adieraz zien 'injustua' iruditzen zitzaiola Arnaldo Otegi kartzelan egotea.
Urriaren 7an ekingo dio EAJK udal hauteskundeetan Bilboko alkategaia hautatzeko prozesuari eta abenduan jakinaraziko dute nor den
Ibon Areso aho batez hautatu dute alkate legegintzaldia agortu arte
Azkunaren gorpua bihar hilobiratuko dute Derion
Ane Zabala: Lau egunetako dolua bilbon. Pleno bereziaren ostean lore eskaintza, eskaileretan
Adierazpen gehiago Azkunaren inguruan:
Barra-barra ari dira zabaltzen Iñaki Azkunari eskainitako hitzak.
Mariano Rajoy Espainiako presidenteak "alkate eta kudeatzaile handia" izan zela aipatu du. Osasun sailburu Jon Darponen hitzetan "galera itzela da" Azkunaren heriotza eta Udaleko PPko bozeramale Cristina Ruizen esanetan "gaur Iñaki gogoan dut, ez alkatea".
Sabin Etxean ikurrina masta erdian jarri dute xingolarekin dolu ikur moduan. 13:00ak aldera, Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Itxaso Atutxa BBBkoak jakinaraziko dute agerraldi batean nork hartuko duen Bilboko alkatetza. EAJ-k http://www.eaj-pnv.eu/berriak/eaj-doluminez-inaki…">dolumin oharra ere kaleratu du.
ARGIA astekariak http://www.argia.com/albistea/inaki-azkuna-hil-da">portadara ekarri du BERANDUEGI web telebistarako bere garaian egindako elkarrizketa.
Iñaki Azkunaren heriotzak oihartzun handia izan du prentsan:
El Correok "El alcalde del pueblo" izenburupean azal osoaz gain 50 orri eskaini dizkio Iñaki Azkunari
Deiak "Agur Iñaki Azkuna" izenburupean azal osoa eta 52 orri eskaini dizkio alkateari.
Garak eta Berriak ere albistea azalera eraman dute baina, tamaina txikiagoan landu dute gaia.
Azkunari buruz esandakoak:
Asko dira alkatearen heriotza ezagutu eta berehala Iñaki Azkunari buruz adierazpenak egin dituzten pertsonak. Bere hurbilenekoek goratu egin dute Azkunak utzitako ondarea. Iñigo Urkullu lehendakariak "Iñaki, Alkate Jauna, ohorea izan da" idatzi du bere Twitter kontuan eta Andoni Ortuzar BBBko buruak "Pertsona berezia joan da abertzale handi bat, lagun bat".
Aurkari politiko izan zituenak, batik bat, Azkuna pertsona gisa gogoratu dute. Julia Madrazok, esaterako "lagun baten heriotza, beste ezeren gainetik" azpimarratu nahi izan du eta EH Bilduko Aitziber Ibaibarriagak "aldendu gaituen gauzen gainetik, bere argitasuna aitortu behar dugu".
Ordezkoa:
Ez da erraza izango Iñaki Azkuna alkatea ordezkatuko duen pertsona aukeratzea. Hautatuak erronka handia hartuko du beregain: itzal handiko pertsona ordezkatzea. Orain arte Ibon Aresok ordezkatu du Azkuna alkate zereginetan eta behin behinean berak jarraituko du Udaleko kudeaketa buru moduan. EAJ alderdiak isilpean gorde du Azkunaren ordezkoaren izena, nahiz BBBko buru Itxaso Atutxak aipatu duen bospasei hautagai badirela. Hautagai nagusi bezala Ibone Bengoetxea Kultura eta Hezkuntza zinegotzia eta EUDELeko presidentea ageri da.
Jenio bizia, aparteko pertsona:
Izaera gogorreko gizon eta politikaria izan da Azkuna, inor epel utzi ez duena. Pertsona langilea eta oso kritikoa. Zuzena eta zorrotza bere jardun eta adierazpenetan. Horregatik izan da maitatua eta gorrotatua. Egungo Osakidetzaren sorrera eta Bilboren eraldaketa aitortu zaizkio ondare bezala. Baina baita harrokeriaz eta bazterkeriaz jokatzea ere, besteak beste, auzo elkarteekin, konpartsekin edota merkatari txikiekin. Horiekin eztabaida eta haserre sonatuak izan ditu.
Munduko alkateen foroaren itxierako unea, 2013ko ekaina
Argazkiaren iturria: http://www.flickr.com/photos/irekia
2014 mar 24 Bilbo
2014 mar 24 Bilbo
2014 mar 21 Bilbo
2014 mar 21 Bilbo
2014 mar 20 Bilbo