Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan

uriola.eus 2015ko abu. 11a, 12:00

Bilbotarrek 2015eko Aste Nagusiko jai-egitaraua etxeko buzoian jasoko dute. Bilboko Udalak 100.000 egitarau banatuko ditu etxeetan, bihartik, abuztuaren 12tik, aurrera. Honen bidez, Udalak, jai-egitaraua hiritarren eskuetara eraman nahi du hiriko-banaketa puntuetara jo behar ez dezaten. Gainera, aurten ere, hiritarrek eta bisitariek 'Bilbao Aste Nagusia' mugikorrerako aplikazioa deskargatzeko aukera izango dute, jaietako informazio osotua eskuratzeko.

Jai-egitarauen banaketarekin batera, beste 40.000 egitarau ere eskura izango dituzte bilbotarrek ondoko lekuetan: Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean (Aznar Eraikina), Bilboko Turismo Informazio bulegoko Terminus Eraikinean (Plaza Biribilean), Arriaga Antzokian, Guggenheim Museoan, Konpartsak-en egoitzan eta Barrutiko Udaltegietan ere.

Gure jaiak gozatzera atzerritik etorriko direnak ere aintzat hartuta, 10.000 egitarau argitaratu dira frantsesez eta ingelesez. Eskura egongo dira Zabalguneko Bilbao Turismo Informazio Bulegoan, Loiuko aireportuan, Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailean (Aznar eraikina) eta Alde Zaharreko Barrutiko Udaltegian.

Ikusmenarekin erlazionatutako ezgaitasunen bat duten pertsonentzat braille-ra egokitutako egitarauak eta jaietako kartel egokituak prestatu dira. Honako puntuan egongo dira eskuragai: Barrainkuako, Alde Zaharreko, Deustuko eta Begoñako Udaltegietan; Bilboko Turismo Informazio Bulegoetan (Zabalgunbe eraikinean eta Guggenheimeko bulegoan); eta Herritarren Arreta gunean (San Agustin eraikina).

Aste Nagusiko informazio guztia zure mugikorrean

Bilboko Udaleko Berdintasuna, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Sailak eta Euskaltelek 2015eko Aste Nagusiko babesle ofizialak, 'Bilbao Aste Nagusia' aplikazioa deskargatzeko aukera herritarren esku jarri dute. Doan deskarga daitekeen aplikazioak aurtengo jaietako informazio praktiko guztia biltzen du:

- 2015eko Aste Nagusiaren egitarau osoa.

- Ekitaldi bakoitzaren kokapena eta faborito bezala hautatzeko aukera.

- Su artifizialei eta piroteknia partehartzaileei buruzko datuak.

- Su artifizialen aplikaziotik zuzenean bozkatzeko aukera, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.

- Ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en eta geolokalizazioa eta 'Filtro' funtzioa mapan bertan eskaintzen diren zerbitzuak ikusteko (komunak, taxiak, ezintasunen bat dutenentzako leku bereziak kontzertuetan adibidez).

- 'Nire agenda' faboritoen atal berria, erabiltzailearentzako ekitaldi-zerrenda bat sortzeko.

- Edozein larrialdirako zuzenean deitu ahal izateko telefono interesgarriak eta garraio publikoen informazio praktikoa.

'Bilbao Aste Nagusia' aplikazioa eskuratzeko modu ezberdinak daude. QR kode baten bidez deskarga daiteke aplikazioa. Bilbotarrek eta hirira hurbiltzen diren guztiek erraz aurkituko dute kode hori. Hiriko hainbat puntutan topa daiteke, hala nola, jai-egitarauaren kontrazalean inprimatuta eta hiritik zintzilika egongo diren jaietako karteletan, eta Europa Parkean, Abandoibarran, Pergolan, Plaza Berrian, Gas Plazan eta Arriaga Plazan jarriko diren sei totemetan ere bai. Kodeaz gain, totem bakoitzean gune horretako egitarau guztia azalduko da. App Store-n (Iphone sistema duten mugikorrentzat), Google Play (Android sistema duten mugikorrentzat), edo www.marijaiamovil.com eta www.bilbao-astenagusia.net web orrialdeetan ere eskuragarri izango da aplikazioa.

Bestalde, Aste Nagusiko webgune ofizialean, www.bilbao-astenagusia.net, egitaraua ezezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke. Horrez gain, Facebook-en helbide ofizialean https://www.facebook.com/bilbaofestak ere Bilboko jaiei buruzko informazio guztia eskura izango da.

[2015-08-10] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual aurtengo pregoilari eta txupinera

[2015-08-10] Beste urte batez konpartsek badute euren mapa

[2015-08-03] Prest dago Aste Nagusiko Karpaguneko egitaraua

[2015-07-28] Aste Nagusiko bertako pop-rock erakusketak 30 urte bete ditu

[2015-07-23] Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain

[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko

[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte