Udalak operatibo berezia prestatu du Aste Nagusiari begira

uriola.eus 2015ko abu. 13a, 14:33

Abuztuaren 22tik 30ra bitartean, Bilbo jai giroan murgilduko da eta ondorioz, hirian zenbait neurri artuko dira trafikoari, garraio publikoari, segurtasunari edota garbitasunari begira, besteak beste.

Mari Jaia, Aste Nagusiko protagonista nagusia berriro aterako da Arriagako balkoira datorren larunbatean, abuztuaren 22an, aste magikoa ospatzeko, herritar guztiei zuzenduta dauden etengabeko 9 jai-egunei esker. Etxeko txikienek Txikigunean denetariko jarduerez gozatzeko aukera izango dute eta musikazaleen esku musika-estilo guztiak barne hartuko dituzten 8 agertoki egongo dira.

Suziriak, antzerkia edo herri kirolak egongo dira kultur eta aisi arloko beste 300 ekintza baino gehiagorekin batera eta guztiak parte-hartzaile bakoitzaren neurrian prestatuta egongo direla gogora ekarri du Udalak.

Abuztuaren 22tik 30era izango den aurtengo Aste Nagusiaren 37. edizioa, Areatza inguruko jai-esparruaren zirkulazioa aldatzeko neurriekin hasiko da. Aldaketa horiek, Udalak antolatu duen operatibo tekniko eta humano handi baten abiapuntua izango da.

Bilboko Udalak jaien hasiera eta Txupina garbia izan daitezela sustatu nahi du eta dei egin die herritar guztiei, helburu hori lortzen lagundu dezaten.

Bestalde, esparru zein zerbitzu publikoetan zenbait aldaketa emango dira, garraioan, zirkulazioan zein ordutegian, besteak beste. Aldaketa guztien gaineko informazioa eskuratu daiteke www.bilbao-astenagusia.net atarian.

[2015-08-13] Aste Nagusirako egitarau zabala Euskalgunean!

[2015-08-11] Kaskagorri ere Aste Nagusirako prest

[2015-08-11] Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan

[2015-08-10] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual aurtengo pregoilari eta txupinera

[2015-08-10] Beste urte batez konpartsek badute euren mapa

[2015-08-03] Prest dago Aste Nagusiko Karpaguneko egitaraua

[2015-07-28] Aste Nagusiko bertako pop-rock erakusketak 30 urte bete ditu

[2015-07-23] Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain

[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko

[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan

[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago

[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua

[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna

[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak

[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa

[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera

[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du

[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da

[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte