Aurreko urteetan bezala, Aste Nagusia hasten den egunaren biharamunean Baly balea eta haren familia itsaso hondotik irten eta Aste Nagusiaz gozatzera etorriko dira.
'Balea baserrian' izenburupean, Bilbao 700 Fundazioak berriz ere antolatu du ume zein heldu aho zabalik uzten dituen kabalgata, urtero-urtero gauza berriak dituena.
Aurten Balyk lagun berriak gonbidatu ditu desfilera. Baly baserrian ibilita, lagun berriak ezagutuko ditu eta egun berezia hau familiarekin eta baserriko lagun dibertigarri eta atseginenekin batera ematea erabakiko du. Balyrekin batera, familiakoak: Olagarroa, Txangurroa eta Bisigua egongo dira; baita, Txerria, Behia, Oiloa, Aharia eta Zaldia ere. Itsasoaren eta lehorraren konbinazio ezin hobea. Aurten tradiziozko itsas pertsonaiak baserrikoekin batera egongo dira.
Tradiziozko hitzordua Aste Nagusian
Balearen Desfilea tradiziozko hitzordua da dagoeneko Aste Nagusian. Familia guztiarentzat egokia; urtero-urtero hiritarrak hitzorduaren zain egoten dira eta jai-maratoiari ekiteko berotze-ariketa ezin hobea da.
18:00etan hasiko da eta Plaza Biribiletik Jesusen Bihotzaren plazaraino joango da Kale Nagusitik. Desfilean parte hartzen duten elementuek kaletik pasatzean aldi batez zirkulazioa eten beharra ekarriko dute. Hori domeka horretako 17:00etatik 19:45era, desfileko karrozen abiapuntuan eta desfilearen ibilbideko kaleetan (Kale Nagusia eta honetara heltzen diren kaleak). Zirkulazioa ez aurrera ez atzera ez geratzeko, Bilboko Udalak herritarrei gomendatzen die garraio publikoa erabiltzeko.
Lagun berri dibertigarriak
Balyrekin batera baserriko lagunak ezezik beste lagun batzuk ere joango dira desfilean. Horrela bada, Ilusio Jaurtitzaileak eta Konfeti Jaurtitzailea egongo dira, Kolorezko Ozeanoetatik etorriak; baita Migelinen Antzarak, Aittite Ttakun taldeko kideak, Zozongo perkusio-taldea Txalaparta Biraka ikuskizun berritzailea dakarkigutela, eta Les Nomades taldekoak era, azken hauek Baserriko animaliei lagun egiten. Tuterako Bonbo eta Danbor Bandaren perkusioa izango da kabalgataren amaieran.
Udalaren neurriak
Zirkulazio eraginak
Desfileko elementuak muntatzeko eta desmuntatzeko lanak direla-eta, aldi batez aldaketa batzuk egin beharko dira zirkulazioan ondoren aipatzen diren kaleetan, abuztuaren 23an.
- Ayala kalea:
09:00etatik 18:00etara, ezkerreko erreia okupatuko da (El Corte Inglés-aren fatxadaren ondokoa), desfileko elementuak kokatuta egoteko.
15:00etatik 18:00etara, kamioiak eta karrozak kokatzeko erabat itxiko da Ayala kalea Bilbobus eta Bizkaibus zerbitzuentzako izan ezik.
Desfilea egin bitartean
17:00etatik aurrera Etorbide Nagusia eta zeharkako kaleak zirkulaziorako itxiko dira, Plaza Biribiletik Jesusen Bihotzaren plazaraino. Jesusen Bihotzaren plaza zirkulaziorako irekita egongo da uneoro. Zirkulazio-etenaldiak urratsez urrats egingo dira, tarteka alegia, eta desfileko parte-hartzaileak eraginpeko leku batetik pasatzen amaituta, leku horretan zirkulazioa baimenduko da.
Bilboko Udaltzaingoak koordinatuko du desfilea, iparraldea eta hegoaldea lotzeko bide bat zabalik egoteko beti Bilbobus zerbitzuko autobusentzat, kabalgatak dirauen bitartean. Gainera, Ayala kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, behin parte-hartzaileak Plaza Biribilera heldutakoan. Hori horrela egingo da Bilbobus zerbitzuko autobusak Hurtado de Amezaga kalean trabatuta geldi ez daitezen. Era berean, ibilbide alternatiboakprestatuko dira Etorbide Nagusiko alde batetik bestera doazen linea ezberdinentzako.
Segurtasuna eta garbiketa
Bilboko Udaleko Babes Zibilak abian jarriko ditu beharrezko neurriak desfilearen ikusleen segurtasuna bermatzeko eta, ezustekorik gertatuz gero, berehala erantzuteko.
Urtero bezala, Garbiketa Zerbitzuko langileak ditugu protagonista anonimorik garrantzitsuenetakoak. Zuzenean parte hartuko dute jaian eta desfilea urez hornituko dute.
Behin kabalgata handia pasatuta, Bilboko Udaleko Garbiketa Zerbitzuko 35 langile eta 20 ibilgailu eta inar-makinak osatzen duten talde berezi bat arituko da lehen garbiketa egiten, jaiko hondakinak kentzeko eta Etorbide Nagusiko inguruko kaleak garbi mantentzeko.
[2015-08-17] 7 Katuk ere prest du Aste Nagusirako egitaraua
[2015-08-14] Goitibeheren II. Open Aste Nagusia, izen ematea zabalik
[2015-08-13] Udalak operatibo berezia prestatu du Aste Nagusiari begira
[2015-08-13] Aste Nagusirako egitarau zabala Euskalgunean!
[2015-08-11] Kaskagorri ere Aste Nagusirako prest
[2015-08-11] Udalak jaietako 100.000 egitarau banatuko ditu Bilboko etxeetan
[2015-08-10] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual aurtengo pregoilari eta txupinera
[2015-08-10] Beste urte batez konpartsek badute euren mapa
[2015-08-03] Prest dago Aste Nagusiko Karpaguneko egitaraua
[2015-07-28] Aste Nagusiko bertako pop-rock erakusketak 30 urte bete ditu
[2015-07-23] Txikigunea Casilda parkean egongo da umeen zain
[2015-07-21] 100 ekitaldi herri kirol eta folkloreaz asetzeko
[2015-07-17] Konpartsakide Eguna ospatuko dute bihar Areatzan
[2015-07-17] Aste Nagusiko Piraguen Zeharkaldirako izen ematea zabalik dago
[2015-07-14] Xehetu du Jai Batzordeak aurtengo Aste Nagusiko egitaraua
[2015-07-13] Uztailaren 18an ospatuko dute Konpartsakide Eguna
[2015-07-10] Aste Nagusiko kontzertuetako lau ziurtatu ditu Udalak
[2015-07-09] Inoiz baino ikusgarriagoa
[2015-07-09] Gurutze Beitia eta Oihana Pascual izango dira pregoilaria eta txupinera
[2015-07-03] Marijaiak bideoklipa izango du
[2015-07-02] XIX. Hiri Kroserako izen-ematea uztailaren 6an abiatuko da
[2015-06-25] Aste Nagusia iragartzeko sei kartel finalistak aurkeztu dituzte