Plaza bati Yolanda Gonzalezen izena emateko konpromisoa hartu dute Udalbatzak eta Alkatetzak

uriola.eus 2016ko urt. 29a, 11:47

Argazkia: EH Bildu

Eneko Herran Deustuko Erriberako auzokideak hitza hartu zuen atzoko Bilboko Udalbatzan, eta auzoko plaza bati Yolanda Gonzalez izena ematea eskatu zuen, "memoriaren eta erreparazioaren izenean". Aho batez babestu zuten zinegotziek proposomena, eta Juan Maria Aburto alkateak hori egiteko konpromisoa hartu du.

Talde politiko guztiek (EAJ, PSE, EH Bildu, PP, Udalberri eta Ganemos) babestu dute Eneko Herranek Euskalduna Zubia auzo elkartearen izenean Udalbatzan aurkeztutako proposamena. Gehiengoaren babesarekin, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak konpromisoa hartu du Deustuibarrako plaza bati Yolanda Gonzalez Martin izena emateko. Era berean, Udalbatzako aretoan entzule gisa zegoen Yolandaren anaia Asierri Udaleko kideen "maitasuna" agertu zion Aburto alkateak.

 

Bihar omenaldia Deustuibarran

Eskaria egiteaz gain, Eneko Herran Euskalduna Zubia elkarteko kideak talde politiko guztietako ordezkariak gonbidatu zituen bihar, larunbata, Yolanda Gonzalezi bere hilketaren urteurrenean auzotarrek egingo dioten omenaldian parte hartzera. Yolandaren bahiketaren eta hilketaren 36. urteurrena izango da aurtengoa.

Yolandaren senide, kide eta lagunek, Deustuibarra eta Zorrotzaurreko auzokideak batzen dituen Euskalduna Zubia elkarteak, Pabellon 6k eta Bekoerri kultura elkarteak antolatu ohi dute, otsailak 1 egunaren inguruan -Yolanda zendu zen eguna- omenaldia. Aurten, bihar, larunbata izango da, hilak 30, 12:30ean.

1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten Yolanda, ikasle zela, 19 urte zituela. Batallon Vasco Españolek erail zuen bi tiroz ETAko kidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAkidea, PST alderdiko militante gaztea zen. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro. 

 

[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan