Gaur goizean langileek egin duten bileran enpresa-batzordearen eta UTE Eysa-Cycasaren arteko aurreakordioa onartu dute. Horrekin, greba mugagabeari amaiera eman diote eta bihar bertan lanera itzuliko dira.
UGT, Denok eta USO sindikatuak akordioaren alde zeuden, eta horrela agertu da bozketan. LAB Sindikatua, berriz, horren kontra azaldu da lehenengo momentutik, eta ezetz bozkatzea eskatu die langileei.
Gaur LABek bere arrazoiak adieraziko ditu puntuz-puntu. Horrez gain, akordio horrek dituen puntuak ere publikoak egingo dituzte. Aipatu dutenez, kaleratuak izan ziren 7 langileen itzulera espero da, eta hitzarmen berriaren sinadura ere aurreakordio horretan agertzen da.
Horrez gain, ELA Sindikatua ere akordiaren aurka azaldu da. Azaldu dutenez "Langileek lau urtez soldata izoztua izango dute. Gogoratu beharra dago TAOko langileek ez dutela inongo soldata igoerarik izan 2012.urtetik. Beraz, 10 urtez soldata izoztua izan dute."
Beste aldetik, sindikatuak, Udalaren eta enpresaren jarrera salatu du: "ELAren iritziz, Bilboko Udala da erantzule zuzena. Kaleratzeak erabiltzea xantaia egiteko erabat onartezina da; are gehiago, Bilboko Udalak egindako esleipen baten erdian gertatzen direnean. Gatazka honetan TAOko langileak kaltetuak izan dira, baina ez dira, ordea, kaltetu bakarrak izan."
[2018-02-13] TAOko langileen greba mugagabea gaur goizean amaitu daiteke
[2018-02-07] Bilboko TAOko Langileen Batzordeak bilera bat eskatu dio Juan Mari Aburto alkateari
[2018-02-02]TAOren lan gatazkan udal gobernuak "ezer ez egitea" salatu dute oposizioko hiru taldek
[2018-01-26] Udalak ez ditu TAOko langileen eta enpresaren artean bitartekari lanak egingo
[2018-01-12] Akordioa Euskalduna Jauregian, Greba TAOn
[2018-01-04] TAOko langileen greba mugagabea jarraitzen du
[2018-01-02] TAOko langileak gaur hasiko dira greba mugagabearekin
[2017-12-28] TAOko langileek urtarrilean mugagabeko greba hasiko dute