uriola.eus

Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan

  Jendartea  Deustualdea

Joan den larunbatean, Deustuibarrako herritarrek haren auzokide izan zen Yolanda Gonzalez omendu zuten bere bahiketa eta erailketaren 36. urteurrenean. 

Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan
Argazkiak: Bekoerri / Sare Antifaxista | Ikusi handiago | Argazki originala

Yolanda Gonzalez Deustuibarrako auzokidea izan zena Madrilen bahitu eta erail zutela 36 urte pasa. Urtero bezala, Deustuibarrako zenbait elkarte zein auzokide auzoko plazara irten dira bera gogoratzeko asmoz. Omenaldia eginiko plaza bera aldarrikatu dute Yolanda Gonzalez izenarekin behin baino gehiagotan, talde politiko guztiek Euskalduna Zubia auzo elkartearen izenean Eneko Herranek egindako proposamena onartu ostean. Joan den astean, alderdi gehiengoen babesarekin, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak konpromisoa hartu du Deustuibarrako plaza bati Yolanda Gonzalez Martin izena emateko. Oraindik haren konpromisoa betetzen duen plakaren zai dago auzoa.

Yolanda gogoratu eta haren muralari agurra dantzatu ondoren, Asier Gonzalezek, Yolandaren nebak, hitz batzuk eskaini zituen. Txaloen artean Bekoerri kultur elkartea eta auzokide elkarteari urte guzti hauetan eginiko lana eskertu zien.

Ekitaldia ia bukatuta zegoelarik, Ertzaintzak Yolandaren omenaldian parte hartutako bi lagun identifikatu zituen hura egiteko baimenik ez zegoelako. Orain arte egindako beste omenaldietan elkarteratze gutxi egon izanak baimenik ez eskatzera bultzatu du auzokideen elkartea. 

[2016-01-29] Plaza bati Yolanda Gonzalezen izena emateko konpromisoa hartu dute Udalbatzak eta Alkatetzak

[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen 

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa