Ostiralean inauguratuko du Udalak 'Yolanda Gonzalez Plazatxoa'

uriola.eus 2016ko ots. 24a, 12:43

Deustuibarrako 57 eta 59 zenbakien artean dagoen plazatxoak ostiraletik aurrera 'Yolanda Gonzalez Plazatxoa' izango du izen ofizial. Otsailaren 26an bistaratuko dute 1980an hil zuten Yolanda Gonzalez gaztearen familiak, Aburto alkateak eta Udaleko hainbat ordezkarik plazatxoaren izen berria daraman plaka.

Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiek babestu zuten Eneko Herranek Euskalduna Zubia auzo elkartearen izenean joan den urtarrilaren 28ko Udalbatzan aurkeztutako proposamena. Auzoko plaza bati Yolanda Gonzalezen izena emateko eskatu zuen, "memoriaren eta erreparazioaren izenean". Gehiengoaren babesarekin, Juan Maria Aburto alkateak konpromisoa hartu zuen bere gain.  

 

36. urteurrena

Hurrengo egunean, urtarrilaren 29an, egin zioten Deustuibarrako auzotarrek omenaldia Yolanda Gonzalezi bere erailketaren 36. urteurrenean. Berezia izan da aurtengo ekitaldia, aurreko egunean bai Udalbatzak bai Alkatetzak hartutako konpromisoagatik. 

Yolandaren senide, kide eta lagunek, Deustuibarra eta Zorrotzaurreko auzokideak batzen dituen Euskalduna Zubia elkarteak, Pabellon 6k eta Bekoerri kultura elkarteak antolatu ohi dute, otsailak 1 egunaren inguruan -Yolanda zendu zen eguna- omenaldia. 

1980ko otsailaren 1ean Madrilen hil zuten Yolanda, ikasle zela, 19 urte zituela. Batallon Vasco Españolek erail zuen bi tiroz ETAko kidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAkidea, PST alderdiko militante gaztea zen. Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro. 

 

@YGnzalez

[2016-02-01] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan

[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan