Yolanda Gonzalez Erriberan... betiko!

Eneko Herran, Euskalduna Zubia elkartea 2016ko ots. 25a, 09:05

Duela bi urte hasi ginen Yolanda Gonzalez Plazatxoa ofizialki izendatzeko urratsak ematen. 

Hasteko, auzoan sinadura bilketa bat egin genuen, Yolandaren senideekin batera, eta jasotako 333rekin, 2014ko urriaren 15ean eskaera zuzendu genion alkateari. Asmoa zen haren hilketaren 35. urtemugarako (2015ean) Udalaren baiezkoa lortzea, baina ezinezkoa izan zen, tamalez.

Denbora pasa ahala, erantzun ezak kezka eta samina ekarri zigun. Madrilen posible izan zena, hemen, bere herrian ezinezkoa? Ezin genuen ulertu.

2015eko abenduan, berriro luzatu genuen eskaera, eta aurtengo urtarrilean, nolabaiteko erantzuna behartu nahian, Udalbatzarrera eramatea erabaki genuen. Orduan bai, dena azkartu zen azkenean.

Udalbatzarrean bai alderdi politikoek bai alkateak Yolandari hitz goxoak eta politak eskaini zizkioten, eta aho batez onartu zuten gure eskaera. Han egon ginen Asier, Yolandaren neba, eta biok, eta une hunkigarria bizi izan genuen. Oso pozik atera ginen Udaletxetik, jakina!

Auzoko aurtengo ekitaldian, bi egun eskas geroago, harro eta ozen esan ahal izan genuen: “Lortu dugu!”.

Yolanda konprometitu egin zen gizartearekin eta guztiontzat bizi-baldintza duinak lortzeko borrokarekin, eta Bertolt Brechtek esan zuen bezala: “Horiek dira ezinbestekoak”. Oso goiz eraman zuten sasi-gizakiek, baina Libek (gure auzokide eta Yolandaren lagunak) esan zuen bezala, “Yolanda, betiko bizirik dago... bai gure bihotzetan, bai gure bizitzetan, bai gugan ere”.

Yolanda, gure auzokidea ez ezik, gutakoa ere bazen (eta bada), eta horregatik urte hauetan guztietan ez dugu ahaztu. Eta ez daukagu ahazteko inolako asmorik, inondik inora. Orain, bere etxetik 50 metro eskasera, badu bere betirako tokia: “Yolanda Gonzalez Plazatxoa”.

 

Bihar inaugurazio ofiziala

Deustuibarrako 57 eta 59 zenbakien artean dagoen plazatxoak bihartik aurrera 'Yolanda Gonzalez Plazatxoa' izango du izen ofizial. Otsailaren 26an bistaratuko dute 1980an hil zuten Yolanda Gonzalez gaztearen familiak, Aburto alkateak eta Udaleko hainbat ordezkarik plazatxoaren izen berria daraman plaka.

 

@YGnzalez

[2016-02-01] Ostiralean inauguratuko du Udalak 'Yolanda Gonzalez Plazatxoa'

[2016-02-01] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan

[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean

[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian

[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati 

[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean

[2014/10/15] Asier Gonzalez: "Madrilen egin badute, zergatik Bilbon ez diote Yolandaren izena plaza bati jarriko"

[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean

[2014/10/13] Deustuibarrako plazatxoari Yolanda Gonzalezen izena emateko eskaria egingo diote auzotarrek Udalari

[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia

[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak

[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun

[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun

[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun

[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du

[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen

[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako

[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari

[2013/03/04] Yolanda Gonzalezen omenezko muralaren ezabaketa memoriarekiko begirune eza dela salatu du Bilduk

[2013/02/28] Hellinekin harremanak eteteko eskatu diote Barne Ministroari Yolanda Gonzalezen gertukoek

[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira

[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari

[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean

[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan