Urtero legez, Yolanda Gonzalez Martinen hilketaren urtemugan ekitaldia prestatu dute bere auzoan, Deustuibarran, Erriberako auzo elkarteak eta Bekoerri kultur elkarteak. Igandean, otsailaren 4an izango da omenaldia orain bi urtetik ofizialki Yolanda Gonzalez Plazatxoa izena duen gunean.
Trantsizio garaian gertatu zen, 1980an. Yolanda Gonzalez deustuarra ikasle zen Madrilen orduan. Hain zuzen ere, duela 38 urte, otsailaren 1ean, Batallon Vasco Españolek bahitu ostean bi tiroz erail zuen Yolanda, ETAko kidea zelakoan. Yolanda ez zen ETAko kidea, militante komunista zen, Partido Socialista de los Trabajadores (PST) alderdikoa.
Hilketa harengatik Emilio Hellin ultraeskuindarrari 43 urteko espetxe zigorra ezarri zioten arren, 14 baino ez zituen kartzelan igaro. 2013an, El Pais egunkariak jakitera eman zuenez, Hellin Barne Ministeriorentzat eta Estatuko hainbat poliziarentzat lan egindakoa zen segurtasun indarrak trebatzen. Besteak beste, Guardia Zibilarentzat, Espainiako Poliziarentzat, Mossos d'Esquadrarentzat eta Ertzaintzarentzat. Hautsak harrotu zituen berria izan zen, eta Yolandaren sendiak kontuak eskatu zituen. Asier Gonzalez Yolandaren anaiak esandakoaren arabera, "ez da ikertu eskatutako guztia", eta Espainiako Gobernuak "ez digu bermatu Hellinekin gertatutakoa berriro ez gertatzea".
Berria zabaldu eta hilabete batzutara Eusko Legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen familia babestu zuen agiri instituzional baten bidez. Agiri berean Legebiltzarreko Osoko Bilkurak Emilio Hellinek Ertzaintzarekin izandako kolaborazio harremana aztertzeko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.
2015ean Eusko Jaurlaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako Idazkaritzak "1960-2010 artean, euskal kasuan, bizitzeko eskubidearen aurka izandako urraketen udal erretratua" osatu zuen, Memoriaren erretratuak izeneko txostena. Bertan, guztira, 95 dira indarkeriak Bilbon hildako lagunak edota Bilbotik kanpo hildako bilbotarrak. Horietako bat Yolanda Gonzalez.
Aitortza
Bilbon baino lehen Madrilen jaso zuen aitortza Yolandak. Aluche auzoan, deustuarra ikasle zela bizi izan zen auzoan, parke bati jarri zioten bere izena 2015ean. La Latinako Udal Batzordeak onartu zuen proposamenari Madrileko PPko Udal Gobernuak ez zion trabarik jarri, eta "faxismoaren biktima bezala" aitortu zuten.
2016an Bilboko Udalak Deustuibarrako izen gabeko plazatxo bati Yolanda Gonzalez Plazatxoa izena eman zion ofizialki. Yolandaren familia bizi zen etxe ondoko enparantza txiki bati, hain zuzen ere. Izatez, Deustuibarrako auzotar talde baten eskaera aintzat hartu zuen Udalak. Bizilagunen gehiengoak (450 bizilagunetatik 333k) nork bere sinadurarekin babestu zuen Udalari luzatutako eskaera. Izendapena ofizial egin aurretik, Udalbatzako Osoko Bilkuraren onespena jaso zuen 2016ko urtarrilean.
2013an gauzak bestelakoak ziren. Bilboko Udaleko langileek Yolanda Gonzalezen omenez auzotarrek margotutako horma-irudia ezabatu zuten Erriberan. Hori dela eta, Deustuibarra-Zorrotzaurreko zazpi erakundek gutun irekia zuzendu zioten Iñaki Azkuna Bilboko alkateari. Ostean, horma-irudia berriro margotu zuten.
[2017-02-01] Yolanda Gonzalezi omenaldia egingo diote Deustuibarran bere hilketaren 37. urtemugan
[2016-03-15] Yolanda Gonzalez plazatxoaren inaugurazio herrikoia larunbatean
[2016-02-25] Yolanda Gonzalez Erriberan... betiko!
[2016-02-01] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuibarrako plazatxoan
[2016-01-27] Yolanda Gonzalez oroituko dute Deustuibarran bere hilketaren 36. urteurrenean
[2016-01-21] Yolanda Gonzalez ofizialki sartuko du Udalak Bilboko kale-izendegian
[2015/06/05] Yolanda Gonzalezen izena eman diote Madrileko lorategi bati
[2015/02/02] Yolanda Gonzalez gogoan izan dute Deustuibarran bere erailketaren 35. urteurrenean
[2014/10/13] Yolanga Gonzalez gogora ekarriko dute Deustuibarran, bere heriotzaren 35. urteurrenean
[2013/07/04] Hellini buruz egindako ikerketak "etsita" utzi du Yolanda Gonzalezen sendia
[2013/07/03] Barne ministroaren azalpenen zain Yolanda Gonzalezen hurbilekoak
[2013/06/25] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute gaur Deustun
[2013/06/24] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute asteartean Deustun
[2013/06/18] Yolanda Gonzalezen hilketaren inguruko zigorgabetasuna salatuko dute Deustun
[2013/06/14] Gasteizko legebiltzarrak Yolanda Gonzalezen sendia babestu du
[2013/04/15] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Madrileko Puerta del Solen
[2013/03/07] Yolandaren omenezko horma-irudia margotzeko deia larunbaterako
[2013/03/06] "Yolanda gogoan", gutun irekia Bilboko alkateari
[2013/02/27] Zalaparta handia komunikabideetan Yolanda Gonzalezen hiltzailearen harira
[2013/02/25] Yolanda Gonzalezen hiltzailea, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren aholkulari
[2013/02/03] Yolanda Gonzalez gogoratu dute Deustuko Erriberan, haren erailketaren 33. urteurrenean
[2013/01/30] Yolanda Gonzalezen omenezko ekitaldia ostiralean Erriberan