Bilbotarrek elkartasuna adierazi diote Venezuelari

  Jendartea  Bilbo

Jendetza hurbildu zen atzo arratsaldean Arriagako plazan "Estatu kolpeari ez, Venezuela Aurrera!" lelopean, Venezuelaren aldeko eta estatu-kolpearen kontrako elkartasun-elkarretaratzean parte hartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Garbiketa eta konponketa eguna Santutxun

  Jendartea  Santutxu

Fregona eta zarama poltsak ikus daitezke gaur goizean Masustegi kalean. Lehen zenbakietako merkatariak izan dira atzoko ur-hodiaren leherketaren ondorioek gehien kaltetu dituztenak. Ura eta lokatza sartu zitzaien lonja barruraino hainbati atzo arratsaldean.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Deustu jendez bete da San Jose jaietako lehenengo asteburuan

  Jaiak  Deustualdea

Deustuko jaietako lehenengo asteburua oso arrakastatsua izan da eta jendeak gogotsu parte hartu du eskainitako ekintzetan. Hurrengo asteburuan ere, San Jose jaien ospakizunarekin jarraituko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (20)

Gorriz zipriztindu dute BBVAren Akziodunen Biltzarra

  Ekonomia-Lana  Bilbo

Beste urte batez, BBVAren aurkako plataformak bankuaren Akziodunen Biltzarra ospatu bitartean protesta burutu du Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean. Trajea zeramaten hainbat lagunek tinta gorria gainetik bota dute BBVAren dirua “odolez zikinduta” dagoela irudikatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bilbo Ainhoa Conceiroren ikuspuntutik

  Jendartea  Bilbo

Ainhoa Conceiroren argazkiak ikusgai ditugu BERTON aldizkariko 173. zenbakiko Irudi Albumean. Conceiro ezagutzen duenak badaki kamera beti gainean daramala eta gaurkoan, Bilboko argazki polit batzuk erakutsi dizkio Bilboko Uriolari.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Auzoetako inauteriekin datorren urterarte agurtu ditugu aratusteak

  Jaiak  Bilbo

Asteburu osoan zehar, Bilboko auzo ezberdinetan inauteriak ospatu dituzte; Abusu, Bilbo Zaharrea, Deustuibarra, Irala, Ibarrekolanda, Zorrotza, Atxuri eta Mallonan besteak beste. Asteburuko giroa primeran erakusten duten argazki ezberdinak batu ditugu Bilboko Uriolan.

»» Ikusi argazki guztiak (26)

Abortuaren legearen aurkako aldarria zabaldu da Bilbon

  Jendartea  Bilbo

Ehunka lagun bildu ziren atzo Bilbon Martxoaren 8ko manifestazioan. Bertan, abortuaren lege aldaketa eta “duintasunez erabakitzeko eskubidea” aldarrikatu zuten.

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Abian da uriola.info, Bilboko agerkari digitala

  Jendartea  Bilbo

Mahatserriko Berton aldizkariak, Deustualdeko Prest! aldizkariak eta Bilbo Hiria Irratiak, TOKIKOM toki komunikabideen bateragunearen laguntzaz, uriola.info sortu dute. Bilboko Kafe Antzokian aurkeztu dute egitasmoa, eta bilbotar guztiak gonbidatu dituzte bertan parte hartzera.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Zona Especial Norte, musikazaleentzat pagotxa

Bigarren urtez egitasmo arrakastatsua burutu dute Deustuko goikaldeko kaleetan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Pintxodromoa: "Atxuri taberna"

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Tomateroak inauterietako prest!

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Auzategian ekimena sortu da Santutxun

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Euskaraz Bizi egun borobila Uribarrin

»» Ikusi argazki guztiak (5)