Han nekazal produktuak hartzen ziren Europara eramateko. Hemen, Afrikara bueltatu baino lehen, Europako manufakturak kargatzen ziren itsasontzietan beste kontinentetan saltzeko. Horrela zirkulua ixten zen, Europa irabazle nagusia izanez. Gure lurraldean komertzio hauen influentzia azkar nabaritu zen. Lehen sektorean soroetan artoak garia eta sagardiak ordezkatu zituen.
Europara bueltatuz, 1700ean Karlos II.a, Espainiako erregea, hil zen ondorengorik gabe. Honek nazioarteko gatazka armatua eragin zuen, Ondorengotza Gerra. Austriako Habsburgoek eta Frantziako Borboiek tronuagatik borrokatu zuten. 1714an Borboiek irabazi zuten eta Felipe V.a erregea bihurtu zen. Gure hirian etorkinen jatorria aldatu zuen, ingelesak eta herbeheretarren ordez frantsesak etorri ziren.
Gobernu berri honek zentralizazioa babestu zuen Gaztelako zuzenbidea inposatuz, Euskal Herrian izan ezik. Halere, haren influentzia pairatu zen. Esate baterako, ontzikuntzan Zorrotzako ontziolaren monopolioa apurtu zen eta hegoaldekoekin (Cartagena, Cadiz edo Ferrolekoak) lehia zuzena sortu zen.
Zentralizatzeko nahi honek matxinadak ere eragin zituen, mende honen garrantzitsuena 1718koa izan zen, aduanen matxinada. 1718an Felipe V.aren Errege Agindu baten bitartez, barruko aduanak (Orduña, Gasteiz eta Balmasedatik) kostaldera mugitu zituen (Bilbo, Donostia eta Irunera). Foruak zirela eta, Euskal Herrian kanpoko produktuek zerga baxuak ordaindu behar zituzten. Agindu honek ondorio ekonomiko, sozial eta politikoak eragin zituen. Alde batetik, premiazko produktuak garestitu ziren; bestetik, foruak urratzen zituen. Burgesiak erreformari onura lortzea jakin zuten, produktu soberarekin espekulatuz. Matxinada honek burgesia eta nekazarien harteko gatazka areagotu zuen. Bilbon istilu handiak gertatu ziren, besteak beste, zega-hiltzailea eta ahaldun nagusia hil zituzten. Erregeak 3000 soldadu bidali zituen matxinada erreprimitzeko. Azkenean, 1722an, ondorio ekonomiko txarrengatik eta ezegonkortasunarekin amaitzeko, agindua atzera bota zen eta aduanak lehengora itzuli ziren.
Hirigintza aldetik, Bilboko biztanleriak 6000 bizilagunetik 10000ra igo zuen. Hiribilduaren eskumeneko muga estuak zirela eta, demografia-gehitze honen arazo handiena etxebizitzen urritasuna izan zen. 1786ko Loredo Planak bi helburu zituen: etxebizitza habitagarrien kopurua handitzea eta hiribildua apaintzea. Planak 250 etxebizitza berriak eraikitzeko asmoa zuen. Horretarako kale berriak sortu ziren, baina solairu hutsak nahikoak ez zirenez, etxe zaharra asko lurrera bota edo guztiz berritu izan ziren. Halere, etxeen jabeak eta errentatzaileen aurkaritza zela eta, plan honek porrota egin zuen, hauek udala kontrolatzen baitzuten. Espekulazio honengatik errentak gora egin zuten eta biztanleria ezkerraldera mugitu zen. Bilbo Zaharrean kale berriak sortu ziren eta San Frantzisko aldea urbanizatu zen.
Beste aldetik, edertze helburuarekin Plaza Berria sortzeko ideia agertu zen, baina hurrengo mendera arte ez zen gauzatu. Apaintzeko asmo honekin ere, Paretek iturriak diseinatu zituen Done Jakue plaza eta Merkatuko plazarako (bigarrena gaur egun Atxurin kokatuta, Joan Santuen plazan). Honi lotuta, San Anton elizako dorre berria eraiki zen eta harresiaren aztarnak behera bota ziren.
Areatzaren aldaketak mendean zehar aipatutako bi helburu bateratzen ditu. 1756an San Nikolas elizak aurreko ermita ordezkatzen du. Herritar ahaldunak etxebizitza hobeak eraikitzeko aukera ikusi zuten. Horretarako portuko industria Campo Volantinera mugitu zen, hori izan zen estufa zaharraren kasua. Libre geratu zen solairu honetan, 1790ean jauregi exentua eraiki zen, harrigaria espazio gabeko Bilbo honetan. Hau Epaltzaren Alarguna kalearen 1. zenbakia da. Eraikin honek kalearen lerrokatze markatuko du. Mendearen amaieran etxeen aurrena plaza txikia eta lorategia egin ziren, biztanleen gozamenerako.
Labur bilduz, XVIII. mendean biztanleria ia bikoiztu zen, etxebizitza arazo larria eragiten. Loredo planak konpondu saiatu zuen, baina haren aurkako presioa (boteretsuenena) ez zion guztiz garatu utzi. Honi lotuta, hiribildua apaindu zen, ilustrazioko ideiei jarraituz. Plan honen proposamen batzuk hurrengo mendean gauzatzea lortuko da. Bilboko solairua agortuta dago eta honek aldaketa handiak eragingo ditu. Baina hori, beste momentu baterako utziko dugu.
[2018-06-01] Bilbo XVII. mendean
[2018-03-16] Bilbo ia desagertu zenekoa; XVI. mendearen amaiera
[2018-02-09] Bilbo XVI. mendean. Urrezko Aroa
[2018-01-08] Arkitektura gotikoa Bilbon