Aho bilorik ez, bizia, oldarkorra. Bilbotar peto-petoa, Munduko Alkaterik Onena izendatzeraino; ez tamalez, euskararen unibertsokoa, txikiegia, apika. Bere kemenak, ausardiak eta asmo irmoek ez dute euskararen Bilbon espero zitekeen islarik izan, zoritxarrez. Euskararen mundutik, beraz, ezin dugu eredutzat hartu; bai ordea, gizalegez, aurreko guztia aitortu. Doluminak familiari, baita lagun eta kide guztiei.