June Moranek eta Arantza Kruzek ez dute ahaztu azken lau urteotan gertatutakoa. "Denetik pasatu behar izan dugu", adierazi dute Xabat Moranen arrebak eta Jazint eta Xalba Ramirezen amak. "Gure seme-alabak atxilotzea, torturatzea, espetxeratzea, estraditatzea, dispertsatzea... eta orain epaitzea".
Euren senitartekoei buruz argi hitz egin dute. Gazte "konprometituak dira beraien herriarekin" eta "harro" agertu dira "egin dutenagatik". "Gazte hauek ez direlako terroristak, 28 hauek gazte konprometituak dira, euren lekua kaleetan dago, ez ziega ilunetan". Horregatik zuzendu nahi izan dute epaile, fiskal eta poliziengana, epaiketa "tortura deklarazioetan oinarritua" eta "inolako berme juridiko gabea" dela esan dutenean.
"Aski dela", adierazi dute 28 gazteen senideek. Gauzak "beste era batera" egin daitezkeela, "ezberdinen arteko ulermena lortze aldera". Garrantzitsutzat jo dute aldaketa, batik bat, Euskal Herrira "garai berri bat ekartzeko". "Zeinetan gazteak eta bere ametsak libre izango diren".
Torturaren aurkako mobilizazioa
1/12 sumarioaren baitan Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazte independentistek poliziekin batera izango duten azken saioa izango da urriaren 30ekoa. Joan den astean, 28ek une gogorrak pasa zituzten Angela Murillo epaileak aretoan egotera behartu baizituen atxilotu eta torturatu zituzten poliziek deklaratzen zuten bitartean. "Torturatzaileen gezurrak" entzun behar izan zituzten. Azken sesioaren ostean, Euskal Herrira itzuli baino lehen, urriaren 30ean torturaren salaketa egiteko deia zabaldu zuten. Gaurkoen, senideek, auzo eta herrietan antolatu diren "tortura salatzeko dinamika eta ekimenetan" parte hartzeko gonbitea luzatu dute. Bilbon, Arriaga plazan izango da hitzordua, 19:30ean.
[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua
[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek
[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek
[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen
[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa