Segiko kide izatea egotzita, 28 euskal gazteren aurkako epaiketari hasiera eman zioten joan den irailaren 22an Auzitegi Nazionaleko 4. Zigor Salan, Angela Murillo buru dela. Bihar da bukatzekoa epaiketa eta duela minutu batzuk Twitter bidez Alberto Pradilla (Gara) eta Hodei Iruretagoiena (Berria) kazetariek jakitera eman dutenez -aretotik ari dira auzia jarraitzen-, Fiskaltzak 12 auziperaturen aurkako akusazioa bertan behera utzi du.
Libre geratu diren 12ak dira: Izaskun Goñi, Egoi Irisarri, Endika Perez, Imanol Beristain, Irati Tobar, Saioa Zibiaur, Ainara Ladron, Aitziber Plazaola, Beñat Lizeaga, Jazint Ramirez, Xalbador Ramirez eta Ikoitz Arrese santutxuarra.
Gainerako 16 auzipetuentzat, ordea, seina urteko zigor eskaerak mantendu ditu. Tartean dago, Xabat Moran santutxuarra. Bihar jarraituko du epaiketak, 10:00etan.
"Pozik gaude gutariko 12 sumariotik atera dituztelako", adierazi du Ainhoa Villaverdek Audientzia Nazionaleko kanpoaldean gaurko saioa bukatzean. Horrezaz gain, Villaverdek 28 gazteek "hasieratik esandakoa" berretsi nahi izan du, alegia, "hau epaiketa politikoa dela, gure parte-hartze politikoagatik epaitzen gaituztela eta ez dugula Audientzia Nazionalaren epaia, baterako edo besterako, onartzen". Ez dute uste Audientzia Nazionalak legitimazioa duenik "gu epaitzeko".
Gaurko saioko fiskalaren hitz batzuk nabarmendu nahi izan ditu Villaverdek. "Gure aurka dauden froga bakarrak torturapean egindako testigantzat direla esan du". Gazteen arabera, "hori guztiz eskandalagarria da".
Bihar, asteazkena, Audientzia Nazionalean hitzordua
Konponbidearen alde dagoen euskal herritar oro Madrilera joatera deitu dute, bidaia egiteko antolatu dituzten autobusetan. Baina abenduaren 18an beharrean, azkenik, abenduaren 17an, asteazkenean izango da elkartasun bidaia. Libre dinamikan murgilduta dauden asanblada herritarrek eta Eleak mugimenduak egin dute deialdia. Mezu argia zabaldu nahi dute bertan: “Konponbidea bai, epaiketarik ez”.
Mobilizazioa Madrilera erametarekin "aurretik epaitutako 40 gazteak aske geratu ziren bezala, oraingoan ere 28ak libre geratu behar direla" esatea dute helburu. Euskal gizarteak horrelako "epaiketa politikorik" ez duela nahi adierazi du Eleak mugimenduak, "gatazkari konponbidea ematea baizik".
[2014/12/15] Asteazkenera aurreratu dute 28 auzipetuekiko elkartasun bidaia Madrilera
[2014/10/31] Torturaren existentzia salatu eta bere desagerpena eskatu dute
[2014/10/17] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak badu Bilbon hitzordua
[2014/10/13] Urriaren 30ean tortura salatzeko ekimenak antolatzeko deia egin dute 28 auzipetuek
[2014/10/06] Torturen salaketa egitera deitu dute urriaren 30ean 28 gazte auziperatuek
[2014/10/06] Poliziek ukatu egin dute 28 gazte independentistek torturarik jasan izana
[2014/07/03] 28ak Libre taldeak Santutxun lehen asanblada egingo du
[2014/07/10] Libre dinamika abiarazi dugu Santutxun
[2014/07/18] Argazki erraldoia egin dute Santutxun Libre dinamika babesteko
[2014/09/22] 28 gazteen aurkako epaiketa gaur goizean hasiko da Madrilen
[2014/09/22] Berrabiarazi dute gazte independentisten aurkako epaiketa