Arkitektura Barrokoa Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Gloria Diez 2019ko ots. 11a, 13:10

Barrokoa XVII. mendean Erroman sortu zen, XVIII. mendean Europa osoan zehar zabaldu zen. Arkitektura honek puntuak, kurbak, elipseak eta kiribilak erabiltzen ditu irudi konplexuak garatzeko. Pintura, eskultura eta iztukatuak erabiliz, espazioari antzerti forma ematen zion.

Erromako il Gesù eliza lehenetariko bat izan zen estilo honetan eraikia. Jesusen Lagundiaren ama eliza izanez, lagundiaren eliza guztiek eredutzat hartu zuten. Bilbon gaurko Joan Santuen elizan aurki dezakegu. Baina hori ez zen haren jatorrizko izena. Jesulagunek emandako izena San Andres izan zen. Eliza ez ezik, ikastetxe bat ere eraiki zuten 1624an. 1767an Karlos III.ak jesuitak Espainiatik kanporatu zituen. Honez gero, eraiki hauen jabea eskuz aldatu ziren. Elizaren kasuan, Atxuriko ospitalean kokatuta zegoen Joan Santuen parrokiak lekukoa hartu zuen. Ikastetxeak hainbat erabilerak izan zituen: erruki-etxea, erregistro zibila… gaurko Euskal Museoa bihurtu arte.

Erromako eta Bilboko elizak konparatuz gero, argi nabaritzen da lehenaren influentzia. Kanpotik hasita, fatxada nagusianberdintasunak aurkitzea erraza da. Hiru atalean zaituta, erdikoan ate nagusia zutabez inguratuta aurkitzen dugu. Goiko mailan, erdiko lehiatean arrosa-lehioz funtzionatzen du. Alde bakoitzeanaleroiak kokatuta daude. Eta honen guztiaren gailurreanfrontoi handia. Bilbon, lehiatearen aldamenean bi armarri ikus ditzakegu: finantzatzailearena, Domingo de la Gorgolla, eta Borboiena. 

Barruan, oinplanoan biek gurutze latino planta berari jarraitzen diote. Hasieran, Bilbokoa estruktura berdina zuen: nabe bakar bat kaperaz bi aldeetan. Baina 1693ko berriztatzean kaperen arteko hormak behera botatzen dira, alboko nabeak sortzen.

 

Hiribilduaren hurrengo eliza barrokoa San Nikolas da. Gaurko eraikina 1756an inauguratu zen. Fatxada soila eta apaindura gutxikoa da. Badu bere hiri funtzioa, Areatzako atze-ohiala izatea. Bi dorreek beheko arkupeak markatzen dituzte, nahikoa arraroa Euskal Herrian. Planta gurutze grekoaren inguruan garatzen da. Honek karratu batean sartzen da. Forma honek oktogonal kupula sortzen du.

 

Erlijio arkitektura alde batera utzita, barrokoak erainkin zibiletan ere bere garrantzia izan zuen. Esate baterako, Yohn jauregia edo “La Bolsa”. Hiru kaleen artean kokatuta, bakoitza atari ezberdin batekin apainduta. Atari nagusia eta dotoreena Santa Maria kalekoa da. Txakur kalekoa zalditegiarena zen eta Dorre kalekoa zerbitzuarena eta bigarren ate nagusiarena da. Jauregiaren oina errenazentista da, barruko patio triangeluarrean nabari daiteke. Eraikina baxua gehi 2 solairukoa zen, 1992ko birgaikuntzan hirugarren solairua gehitu arte.

 

 

Barroko etxebizitzen beste adibideak Gortazar Jauregia eta Allende-Salazar jauregia, biak Posta kalean. Etxe hauetan apainketa eskasa da. Halere familiaren armarriak ikus daitezke. Eraikin mota hauetan beheko solairuan denda kokatzen ohi zen, solairu nagusian jabeak etxebizitza zuen eta goiko pisuetan izeneko errentarientzat alokatzen zen.

 

Bukatzeko, Pareten iturriak aipatuko ditugu. Santiago plazan eta Atxuriko Joan Santuen plazan topatuko ditugu. Barroko eta neoklasiko arteko estilokoak, hiria apaintzeko sortu ziren 1785ean.

 

Ikusi dugunez, barrokoak, nahiz eta Euskal Herrian nahiko soila izan, hiribilduaren dotoretu zuen, gure gozamenerako eraikin ederrak uzten.

 

[2018-10-31] Bilbo XVIII. mendean

[2018-06-01] Bilbo XVII. mendean

[2018-03-16] Bilbo ia desagertu zenekoa; XVI. mendearen amaiera

[2018-02-09] Bilbo XVI. mendean. Urrezko Aroa

[2018-01-08] Arkitektura gotikoa Bilbon

[2017-11-24] Bilbo XV. mendean

[2017-10-23] Bilbo XIV. mendean