Greba mugagabearen zergatiak gizarteratu dituzte Bizkaibuseko sindikatuek

uriola.eus 2014ko urr. 28a, 14:00

Bizkaibuseko bost sindikatuk agerraldi publikoan azaldu dituzte atzotik abian duten greba mugagabearen arrazoiak. Horretarako Aldundiarekin izandako negoziaketetan eztabaidatu dituzten akordioak publiko egin dituzte, "dokumentu guztiak". Sindikatuak ez dira Aldundiaz fido, horregatik ez dute onartzen bere proposamena. Gaur, Itziar Garamendi Garraio sailburuak ez ditu bileran hartu. Bihar, langileek manifestazioa egingo dute arratsaldez Bilboko kaleetan.

ELA, LAB, CCOO, UGT eta USO sindikatuetako ordezkariak eta Bizkaibuseko langileak foru jauregi aurrean kontzentratu dira. Atzo hasi zuten greba mugagabera Bizkaiko Foru Aldundiaren jarrerak "behartu" dituela adierazi du Iñaki San Andres ELAko kideak eta sindikatuek "ahalegin guztiak" egin dituztela, "iaz adostutako akordioa berresteko", baina Foru Aldundiak ez duela "inolako asmorik" agertu. Adibide gisa, azken bilerak jarri ditu San Andresek. Greba mugagabea "mahai gainean zutenean, ostiral batetik bestera" deitu zieten batzartzeko. Horrelako keinuetan ikusten dute sindikatuek gatazka konpontzeko Garraio sailaren "borondate falta".

Bi dokumentu banatu dituzte Bizkaibuseko langileek kazetarien artean, "ezkutatzeko ezer" ez dutelako. Joan den ostiraleko bileran mahai gainean egon ziren "bi proposamenak", hain zuzen ere. Batetik, sindikatuena, lanpostuak mantenduko dituena, eta "hurbilketa bat" egiten duena 2015eko otsailera arteko epean. Bestetik, Aldundiarena, "bere baitan lanpostu kenketa" duena eta 2016an galdutako lanpostuak "berreskuratuko" direla dioena. Aldundiak bere proposamena ez duela beteko uste dute sindikatuek. "Fidatu behar garela" eta "esku ona erakusteko" eskatu diete, baina "gaur egu Foru Aldundiak ez badu betetzen iaz sinatua, zergatik errespetatuko du hemendik urte eta erdira", galdetzen dute. "Oso argi" dute galtzen den enplegua ez dela inoiz berreskuratuko".

Aldundiako ordezkariek Bizkaibuseko grebak eragin duen "diru galerari" buruz hitz egiten duten bitartean, sindikatuen aburuz galera gehien paraitzan dutenak "Bizkaibuseko erabiltzailek eta langileak dira". Iñaki San Andresen iritziz "bitxia da" egoera, "kalte ekonomikoa ikusten dute gatazka konpontzeko interesik ez dutenean". Horregatik "ulertzen dugu" Bizkaibuseko erabiltzaileek "bidaia txartela ordaindu nahi ez izatea", dio San Andresek bihartik aurrera zabaldu den deiari erreferentzia eginez. "Ematen ez den zerbitzu bategatik herritarrek ez ordaintzea ulertzekoa da. Betetzen ez denean, besteok bete behar izatea gehiegizkoa da".

Gaur 13:00ean batzartzeko proposamena egin zien sindikatuei Itziar Garamendi Garraio sailburuak atzo arratsaldean eposta bidez. Bilerarako baldintza bezala jarri zien mobiliazioak bertan behera uzteko. Sindikatuek, aldiz, ez dute onartzen baldintzapeko bilerarik eta "zerbait badu, mahai gainean jartzeko" eskatu diote Aldundiari. 13:00ean foru jauregiko sarrerara hurbildu diren arren, Aldundiako ordezkariek ez dituzte sindikatuetako ordezkariak hartu.

Lan bitartekaritzak ezer gutxi lagun dezake Bizkaibuseko gatazkan. Langileen esanetan, aferaren jatorria "ez dago lan herremanetan", ez du zerikusia autobus lineak ustiatzen dituzten bost enpresekin, Foru Aldundiarekin baizik. "Bera da arazoaren sortzailea" sindikatuen arabera.

Bizkaibusen gatazkak langileak ez ezik "garraio publikoa" eta "gizartea" bera ere kaltetzen duela eta, hurrengo egunetako mobilizazioetan parte hartzera dei egin diete sindikatuek herritarrei, beteak beste, bihar, urriak 29 asteazkena, 18:30ean Jesusen Bihotzetik abiatuko den manifestazioan edota ostegun eta ostiralean 10:00etan EITBko egoitzatik irtengo diren manifestazioetan.

Sindikatuek Bizkaibuseko erabiltzaile askok, eta horien artean ikasleek bereziki, denbora guzti honetan emaniko "animo eta laguntza" eskertu dituzte publikoki.

 

[2014/10/27] Bizkaibuseko langileek greba mugagabea hasi dute

[2014/10/24] Asteleheneko greba mugagabearen atarian, azken negoziaketa eguna du Bizkaibuseko lan gatazkak

[2014/10/23] Akordiorik gabe, Bizkaibuseko langileek greba egingo dute

[2014/10/21] UGT-Bizkaibus: “Positibioa litzateke Aldundiak gatazka desblokeatzeko aurrerapauso erabakigarria hartzea”

[2014-10-20] 24 orduko 6. greba eguna egingo dute gaur Bizkaibuseko langileek

[2014-10-17] Bizkaibuseko grebarekin jarraituko dutela "argi utzi" nahi dute sindikatuek

[2014-10-15] Iñaki San Andres (Bizkaibus-ELA): "Bizi dugun egoeraren errudun bakarra Aldundia da"

[2014-10-10] Astelehenean 24 orduko greba deialdiari eutsiko diote Bizkaibuseko langileek

[2014-10-09] 24 orduko bigarren greba eguna Bizkaibusen

[2014/10/01] Akordio gabe, mobilizazioei eutsiko diete Bizkaibuseko langileek

[2014/09/22] Bizkaibuseko sindikatuek mobilizazioak iragarri dituzte

[2014/09/18] "Mila esker Artxandako autobus-linearen desagerpena saihesteko sinadura bilketan parte hartu duzuenei"

[2014/09/17] Artxandako autobusaren alternatibak aztertuko ditu plataformak

[2014/09/15] 10.000 sinadurako muga gainditu du Artxanda plataformak

[2010/09/11] Garraio zinegotziak bilerara deitu ditu Artxandako autobusaren erabiltzaileak

[2014/09/10] Artxanda plataforma: "Lantzaderak ez du egungo zerbitzua emango"

[2014/09/10] EH Bilduk Artxandako lantzadera zerbitzuaren ezaugarriak erabiltzaileekin adostea exijitu dio Abaunzari

[2014/09/08] Artxandako autobusa mantentzearen aldeko sinadura bilketa Areatzan

[2014/09/05] Artxanda plataforma: "Ez dezagun busa gal"

[2014/09/04] Santa Marinako autobus zerbitzua bermatuta, Artxandakoa ziurtatzea helburu