Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia urriaren 9tik 20ra egingo da Bilbon. Aurtengo edizioa inoiz baino internazionalagoa izango da, eta ‘TheNew Yorker’ aldizkariaren mendeurrena omenduko du hainbat egile gailenen eskutik, hala nola Jonathan Lethem eta Samanta Schweblin. Nobedadeen artean, 'El Sentido de la Birra ’programaren zuzenekoa izango dugu, eta baita New Yorken inspiratutako festa ere, Joaquín Reyesek gidatuta 'Saul Steinberg, el signo errante ’erakusketak artistaren bizitza etaobra erakutsiko dizkigu: Juan March Fundazioaren bildumako ehun obra inguru eta The Saul Steinberg Fundazioak duela gutxi utzitako pieza ugari bilduko ditu.