DÚO BOREAL Notas de ellas egongo da azaroaren 7an 19:00etan Bertendona Institutuan. NOTAS DE ELLAS programak hainbat konpositoreren sormena eta ahotsa erreibindikatzen ditu errepertorio paregabe baten bidez, obra klasikoekin hasi eta emakumeek idatzitako sorkuntza garaikideetaraino. Teknika fina, adierazkortasuna eta elkarrizketa historiko sakona uztartzen dituen kontzertua. Claudia Besné: arpaEva Calvo: gitarra
LA ELITE taldeak kontzertua eskainiko du azaroaren 7an 21:30ean Santana27 Aretoan (Gold Sala).
Stereorocks – Suziri – LADRILLOVITZ (Oven) + LAPENTI (Suziri) Azaroak 7, 01:00etan Kafe Antzokiko goiko partean.
🍅🌮🥇 Bueltan da Pintxo Begano Lehiaketa Zazpi Kaleetan! Azaroaren 7tik 16ra, gozatu lehiaketaren bosgarren edizioaz, aurten 20 taberna parte-hartzailekin, marka berria ezarriz.Zazpi kaleetan arrakasta handiena duten gastronomia-topaketetako bat bihurtu da, eta argi dago: sukaldaritza veggie-ak ere gure barrak konkistatu ditu. 💚
Seriesland – Bilbao International Digital Festivalaren XI. edizioa azaroaren 6an, 7an eta 8an izango da. Bilborockek, eta Golem Zinemek eta Guggenheim Museoak batuko dituzte 20 herrialde eta bost kontinente baino gehiagoko ekoizpenak.
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
MURO DE PIEDRA antzezlana egongo da azaroaren 6tik 23ra, ostegunetik igandera, Pabellon 6en. Antzezlana oroitzapen baten historia da. “Pasaje Begoña”, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako oroitzapen ahaztua. Errepresio frankistan askatasunean bizi zitekeen kokalekua. Muntaia kolektibo honek gogoeta bat ere planteatzen du: Nork du jabetza handiagoa istorio batetan, hura bizi duenak ala kontatzen duenak?Eta gaur egungo joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |