Azaroaren 9an, DEUSTUKO FOLKLORE TALDEek erromeria eskainiko dute Done Petri Plazan (Deustu), eguerdiko 12:30ean.
Surne Bilbao Basketek Casademont Zaragoza taldearen aurka jokatuko du azaroaren 9an 18:00etan Miribillan.
🍅🌮🥇 Bueltan da Pintxo Begano Lehiaketa Zazpi Kaleetan! Azaroaren 7tik 16ra, gozatu lehiaketaren bosgarren edizioaz, aurten 20 taberna parte-hartzailekin, marka berria ezarriz.Zazpi kaleetan arrakasta handiena duten gastronomia-topaketetako bat bihurtu da, eta argi dago: sukaldaritza veggie-ak ere gure barrak konkistatu ditu. 💚
Udal programa urriaren 2an hasiko da Otxarkoagako Udaltegian eskaini den Companyia del BAC-en Lear: entre la vida y la muerte lanarekin, eta abenduaren 18an agurtuko da Errekaldeko Udaltegian, Itxartu Antzerki Taldearen El zoo de las plumas antzezlanarekin.
MURO DE PIEDRA antzezlana egongo da azaroaren 6tik 23ra, ostegunetik igandera, Pabellon 6en. Antzezlana oroitzapen baten historia da. “Pasaje Begoña”, Torremolinoseko kalezulo txiki batetako oroitzapen ahaztua. Errepresio frankistan askatasunean bizi zitekeen kokalekua. Muntaia kolektibo honek gogoeta bat ere planteatzen du: Nork du jabetza handiagoa istorio batetan, hura bizi duenak ala kontatzen duenak?Eta gaur egungo joera erreakzionarioen gorakada salatzen saiatzen da, LGTBIAQ+ kolektiboaren aurrean.
Aldatu Aurretik Bira Amaiera BUELGO taldeak ESZENATOKIEI AGUR ESANGO DIO INDARBERRITZEKO ASMOEKIN EMANALDI BEREZI BATEN BIDEZ azaraoren 8an eta 9an 19:30ean Euskalduna Jauregian. Azken bost urteetan, BULEGOk abentura ahaztezina bizi izan du. Publikoaren energia eta maitasunari esker, taldeak ilusioz beteriko pausoak eman ditu, ametsak errealitate bihurtuz. Orain, etorkizunari begira, taldeak proiektuari merezi duen arreta eta mimoa eskaintzeko beharra sentitu du. Atsedenaldi batek indarrak berritzeko eta ikuspegi freskoago batekin itzultzeko aukera emango die, orain arteko pauso ederrenei jarraipena emateko prest. Horregatik, BULEGOk 2025eko azaroan atsedenaldia hasiko du eta urtebete baino gehiagoz ez da eszenatokietan izango. Hala ere, atsedenaldiaren aurretik, taldeak bere lehen aroari behar bezalako amaiera eman nahi dio: agur-festa berezi batekin. Horretarako, leku enblematikoa aukeratu dute: Euskalduna Bilbao, eta festa hori 2025eko azaroaren 9an ospatuko da.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |